Maialen Urbieta Agirrezabalaga UPV/EHUko graduondoko ikasleak I Research Pitches Contest irabazi dau
2017-07-06 10:10Eleaniztasunak ikaskuntzan dituan onurak aztertu ditu.
Maialen Urbietak, UPV/EHUko Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterreko ikasleak, I Research Pitches Contest irabazi dau. Compostela Unibersidade Taldeak (CGU) iragarri dau saria, unibersidadeetan egiten dabizan ikerlanei buruzko aurkezpen labur onenak autortzeko asmoz. Lehiaketeak GCUren kideen ikerlana zabaltzea eta antzeko eremuak lantzen dagozan ikertzaileak harremanetan jartea dau helburu.
Maialen Urbietak (Getaria, 1993), UPV/EHUko Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterreko ikasleak, epaimahaiaren gehieneko puntuazinoa hartu eban, aurkeztutako A study of multilingual writing lanagaitik. Ikerlana Mikel Goicoecheagaz batera egin dau eta ondokoa frogatu nahi eben: elebitasuna positiboa dala adieraozten daben teoriak eta elebidunek hizkuntzetan puntuazinno altuagoa izango dabela.
Helburu horregaz, 114 ikaslek bi hizkuntzatan (euskeraz eta gaztelaniaz) egindako idazlanak aztertu zituen Maialen Urbietak eta Mikel Goicoecheak. Ikerlana biak batera egindakoa izan da, baina bakotxak emoitzetako aldi batean jarri dau arreta. Maialenen kasuan, testuen antolaketa eta edukiak izan ditu ikergai.
Ikerketearen arabera, pertsona eleaniztunek elebakarrek baino baliabide gehiago ditue, testua antolatzen jakitea lako trebetasuna hizkuntza batetik beste hizkuntza batera pasau daitekelako; Ganera, pertsona eleaniztunek onurak ditue maila kognitiboan, ez azterketa emoitzetan bakarrik, azaldu dau. Maialen Urbietak ilusino handiz jaso dau saria: Ohore handia izan da, ikerketa hau aurrera ateratzko oso gogor lan egin nebalako, esan dau.
Bideorako bere lana hiru minututan laburtzea ez eutson ahalegin gehiegi ekarri: Hainbat saio egin nituan grabazinorako; azkenean bidaia bat egin behar izan neban, eta, itzuli nintzanean, etenik barik grabau neban. Ideak argi nituan eta horrek prozesua erraztu eban, kontau dau.
Maialen Urbietak Haur Hezkuntzea ikasi dau eta Lehen Hezkuntza gradua amaituko dau irailean. Lehen mailan, AEBetan lan egin eban, espainierea, ingelesa eta keinu hizkuntzea aldi berean erakusten. Esperientzia horrek piztu eutson eleaniztasunerako interesa, eta, azkenean, Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterrean matrikulau zan. Orain bigarren gradua amaitu eta umeakaz daukan esperientzia handitzea ditu ardatz: Nire doktoregoagaz hasi baino lehen esperientzia gehiago izatea gustatuko litxakit. Beharbada datorren urtean bekea eskatzen saiatuko naz, azaldu dau.
Research Pitchesen lehenengo edizino honetan, GCUko kideak diran 10 unibersidadeek hartu eben esku, eta bakotxak, gehienez, hiru hautagaitza aurkeztu ahal zituan. Bigarren eta hirugarren saria Jaume I Unibersidadeko ikasle bik irabazi dabe: Lorena Bort ikasleari emon jako Aprender inglés para estudiantes disléxicos bideoagaitik, eta María Josefina Peláez ikasleari Cómo hacer la felicidad más fácil bideoagaitik.
Saria 900 eurokoa da. Diplomea GCUko buruak emongo dau irailean batzar nagusian, Pécsen (Hungarian). Compostela Unibersidade Taldeko (CGU) irabazi asmorik bako alkartea da, eta helburua lankidetzea eta alkarrizketea sustatzea da goi mailako hezkuntzeagaz zerikusia daben esparru guztietan. Galiziako Santiagoko Unibersidadearen ekimenez sortu zan, eta gaur egun mundu osoko 70 kide baino gehiago ditu, UPV/EHU tartean dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!