'Mari eta Bali', Bilboko Aste Nagusiko kartela
2017-06-27 13:57 KultureaLehiaketako sei finalisten artetik, Alfonso Fernandez Nogaroren diseinuak lortu ditu boto gehien.
Urdin tonuko kartela da Mari eta Bali, eta elementu bi nabarmentzen dira: Marijaia eta Bali balea. Biak be, Aste Nagusiko sinbolo bihurtu dira. Egunkari baten irakurri neban Balearen Desfilea dala Aste Nagusiko ekitaldirik jentetsuena, eta kartelean agertu behar zala erabagi neban, azaldu dau Alfonso Fernandez Nogaro irabazleak. Holan, aspalditik jaiaren ikur dan pertsonaia bat (Marijaia) eta azken urteotan sortutako beste bat (Bali) buztartu ditu.
Gaur goizean bertan jakin eragin deutso Jai Batzordeak Fernandez Nogarori bere kartela aukeratu dabela. Sorpresaz hartu dau barria, lehiaketa honetara lehenengo aldiz aurkeztu dalako aurten. Pozarren nago, pentsetakoa dan moduan, adierazo dau, udaletxean egindako agerraldian. Alboan izan ditu epaimahaiko kide batzuk, Itziar Urtasun zinegotzia eta Bilboko Konparsetako ordezkariak.
Aurkeztutako 160 kartelen artean, epaimahaiak erabagi zituan sei finalistak. Internet bidez zein Euskal Museoan ipinitako gunean botua emon ahal izan dabe herritarrek. Itziar Urtasunek azaldu dauenez, 6.000 lagunek baino gehiagok emon dabe euren eretxia. Publikoaren botuak % 66ko balioa izan dau eta epaimahairenak, ostera, % 33.
Honeek izan dira epaimahaikideak: Jokin Aspuru Getxophoto-ko zuzendaria; David Abajo diseinatzaile grafikoa; Leire Fernández EHUko Arte Eder Fakultadeko irakaslea; Diego Rey Adtonic-eko zuzendaria eta Higinia Garay diseinatzaile grafikoa. Ganera, Bilboko Udaleko Asier Abaunza eta Samir Lahdou zinegotziak, Bilboko Konparsetako ordezkari bat eta Itziar Urtasun be kideak dira.
2017ko Bilboko Aste Nagusiko kartel ofiziala Mari eta Bali izango da, beraz. Jaia iragarteko euskarri guztietan agertuko da. Horrezaz gan, Alfonso Fernandez Nogaro autoreak 3.000 euro irabazi ditu.
Itziar Urtasun zinegotziak Aste Nagusiko kartela aukeratzeko prozesuaren onurak nabarmendu ditu. Jenteari eretxia emoteko aukerea emoten jakola dino eta horrek bat egiten dauela Bilboko jaietako oinarriagaz: Parte-hartze barik, Aste Nagusiaren esentzia galduko litzateke. Aurtengo epaimahaian diseinuaren alorreko profesional asko egon dirala azpimarratu dau eta horrek balio erantsia emoten deutsala lehiaketeari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!