'Cartas da Guerra'
2017-06-22 11:22 Zinema kritikakLobo Antunes hil eta gero argitaratutako Cartas de la guerra. Correspondencia desde Angola liburuan oinarrituta dago film hau.
- Zuzendaria: Ivo Ferreira.
- Gidoia: Ivo Ferreira eta Edgar Medina.
- Aktoreak: Miguel Nunes, Margarida Vila-Nova, Ricardo Pereira, João Pedro Vaz eta João Pedro Mamede.
- Musikea: António Pedro.
- Herrialdea: Portugal.
- Iraupena: 105 min.
- Generoa: dramea, literaturea.
- Balorazinoa: 3/5
1971. urtean, Lobo Antunes idazle portugaldarra Angolarantz itsasoratu zan, Portugalgo armadan mediku lan egiteko. Bere 20 urteko emaztea umedun egoan eta urte eta erdi geroagora arte ez zan barriro beragaz alkartu. Denpora horretan guztian 300 gutun bialdu eutsazan Lobo Antunesek emazteari, amodiozko gutunak, etsipenezko gutunak.
Idazlea hil eta gero argitaratu zan Cartas de la guerra. Correspondencia desde Angola liburua eta horretan oinarritu da saritua izan dan film hau.
Zuri-baltza erabilten dau Ivo Ferreira zinemagileak Angolako uniberso beliko ha islatzeko. Irudi poteretsu eta oso ederrak eta off-eko ahots literarioa, besterik ez dago film honetan. Nahikoa da? Bai, baina ez 105 minutuko lan bati eusteko.
Tristea, itogarria, liluragarria, originala… Lirismo handia erakusten dau, baina aspertzeko arriskua be badau. Istorioa aberasteko kontakizun gehiago sartu izan balitu, amodiozko harreman horretan gehiago sakondu izan baleu edota emaztearen barri emon izan baleu… askoz hobeto.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!