Karmele Goñi etnografo, historialari eta euskaltzalea hil da

Bizkaie! 2017-06-08 13:34   Kulturea

91 urte zituala hil da. Tolosarra ezaguna zan euskerea eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik.

Aranzadi Alkarteko Etnografia eta Antropologia alorreko arduraduna be izan zan 1947tik 1957ra. Bertan, 1955ean, Eusko Folklore urtekaria barriro argitaratzen hasi zan. 1936an kaleratzeari laga eutsien Barandiaranek sortutako argitalpena.

Etniker-Gipuzkoa taldeko kide be izan zan 1964tik. Alkarteak Euskal Herriko Atlas Etnografikoa sortu eban.

1966an, hainbat gurasogaz batera, lehen ikastolearen sorreran parte hartu eban tolosarrak, Bilboko Resurrección María de Azkue, gerora Lauro Ikastolea bihurtu zanaren hazia.

60ko hamarkadatik, Karmele Goñik lotura oso estua izan eban euskal jantzakaz, berak barriztau eban jantzarien jantzitegia. Donostiako Argia, Portugaleteko Elai Alai, Galdakaoko Andra Mari, Bermeoko Etorkizuna…  jantza taldeak bere ikasle izan dira danak.

Evolución del Traje Vizcaíno (1982) eta Artesanía Vasca (1985) argitalpenak  kaleratu zituan. Ganera, hainbat aldizkaritan artisautzea, erlijinoa eta artzaintzearen ganeko artikuluak be idatzi zituan. Zerainen egindako lan etnografikoak Euskal Herriko Atlas Etnografikoan dagoz argitaratuta.

Goñi Bilboko Euskal Museoaren zuzendaria izan zan 1980tik 1997ra eta Joxe Migel Barandiaranen ikaslea be bai. 2015ean, Bilboko Ospetsu izentau eban Joan Mari Aburto alkateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu