'Wilson'

Karolina Almagia 2017-06-06 13:46   Zinema kritikak

Film irregularra da, hasikerako irreberentzia guztia mezu konserbadore bategaz amaitzen dau: familia da zoriontasuna lortzeko bide bakarra.

-Zuzendaria: Craig Johnson.

-Gidoia: Daniel Clowes.

-Aktoreak: Woody Harrelson, Laura Dern, Isabelle Amara, Judy Greer, Cheryl Hines, James Saito, Chris Carlson,  Chelsea Anne Lawrence...

-Produktoreak: Ad Hominem Enterprises.

-Herrialdea: Estadu Batuak.

-Iraupena: 94 min.

-Generoa: komedia.

-Balorazinoa: 3/5

Bakartia, neurotikoa, garratza, patetikoa, lotsabakoa eta gorrotagarria baizen maitagarria da Wilson, Daniel Clowes marrazkilariak sortutako personaia. Woody Harrelson aktoreak ipini deutso azala eta arimea eta fusinoa perfektua da.  Bere alboan, Laura Dern zoragarri dago, bikotekide ohiari kontrapuntua emoten.

Daniel Clowesek berak moldatu dau zinemarako bere nobela grafikoaren gidoia eta Craig Johnsonek hartu dau zuzendaritzearen ardurea. Honeen lana ez da horren bikaina izan, ostera. Izan be, film irregularra da, hasikerako irreberentzia guztia mezu konserbadore bategaz amaitzen dauena: familia da zoriontasuna lortzeko bide bakarra.

Lehenengo ordu erdia, barriz, oso dibertigarria da. Wilson ezezagunakaz alkarrizketak hasteko ekinaldiak erakusten dituen eszena horreek sekulakoak dira. Dana dala, gaur egungo gizarte amerikarrari egiten deutson kritikea motz geratzen da. Malaletxe gehiagogaz sano irabaziko eban istorioak, baina, tamalez, erdi bidean geratu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu