'Hezkuntzeak batu egin behar gaitu, adostasuna da bidea'

Bizkaie! 2017-05-29 10:14   Euskerea berbagai

Helburu bakarra gure seme-alaben ongizatea da, ziurtatu dau Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Mungiako Larramendi Ikastoleak Egunero alkarregaz lemapean antolatu dauen Ibilaldiaren hasiera ekitaldian parte hartu dau, Mungiara konbidautako gainerako agintariakaz batera. Uriarte sailburuagaz batera Eusko Jaurlaritzako ordezkari, Olatz Garamendi Administrazino eta Zerbitzuen sailburuordea eta Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea be bertan izan dira.

Ebaluazinoaren garrantzia eta ebaluazino sistema propioa hartu ditu berbagai Cristina Uriartek, ebaluazinoaren helburua hobekuntzea dala nabarmenduz: Ebaluazinoaz berba egiten dogunean, gure ebaluazino sistema propioz gabiz. Egiten dogun lana hobetzeko asmoagaz, gure ikasleen ibilbidea egokia dan ala ez ezagutzea beharrezkoa dalako, hartu beharreko erabagiak hartu ahal izateko, eta hau guztia, gure ebaluazino sistema propioaren bitartez, azpimarratu dau; eta hori be danon artean egin behar dogu; ikasleentzako eta familientzako baliogarria dalako. Ikaslearen eta ikastetxearen ibilbidea aztertu, ikaslea eta zentroaren nondik norakoak hobetzeko helburu bakarragaz. Aitu daigun ebaluazinoa, hobetzeko aukera legez, hori da bere helburua. Holan aitu behar dogu danok, familiek, hezkuntza eragileek eta administrazinoak. Helburu bakarra gure seme-alaben ongizatea da, ziurtatu dau Hezkuntza sailburuak.


Alkarlana eta akordioa

Uriartek azaldu dau aurreko legealdian lez legealdi honetan be alkarlana eta akordioa dirala berak zuzentzen dauen Sailaren erronka nagusiak, eragile guztien arteko eretxi, behar, pentsamendu edo borondatearen inguruan eregitea azpimarratu eta gehitu dau hezkuntzea ezin da tresna legez erabili, ez da tresna politikotzat hartu behar, hezkuntzeak batu egin behar gaitu. Adostasuna da bidea, danon arteko akordioa eta horretarako prest egon behar dogu jarraitu dau sailburuak. Hori da Gobernuaren konpromisoa eta erronkea eta honetan danok parte hartu behar dogu eta danon arteko akordioak eta adostasunak lortu. Hori da gure hezkuntza-sistemea egituratzeko eta indartzeko modua. Etorkizuneko hezkuntza-legean garatuko diran alderdien inguruko oinarrizko akordioa lortu behar dogu; hor dago erronkea, herri-erronkea, eta horretan danok gara arduradun. Jaurlaritzeak adostasunaren alde aspalditik egiten dauen deiari erantzuna emoten deutsienak ondo etorriak izango dira beti, gehitu dau amaitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu