Eskaintza zabala, Labayru Fundazinoaren udako ikastaro trinkoetan
2017-05-24 12:21 Euskerea berbagaiEuskerea hobetzeko zein hizkuntzeagaz lotutako gaiak lantzeko kursoak izango dira, bagilean eta garagarrilean.
Udako ikastaroak Labayru Fundazinoaren oinarrietako bat izan dira erakundearen sorreratik bertatik eta, 2017an be, eskaintza oparoa atondu dabe. Matrikulea egiteko epea zabalik dago eta ikastaro bakotxa hasi baino egun bi lehenagora arte egongo da izena emoteko modua. Argibideak labayru@labayru.eus helbidean eskatu leitekez, bestela 944 437 684 telefonora deituta edo Bilboko Colón de Larreategi kaleko 14. zenbakian daukien egoitzara joanda.
Euskerea ikasi edo hobetzeko, hiru ikastaro eskaintzen ditu Labayruk aurtengo udan: Batetik, alfabetetako kursoa, bestetik euskalduntzekoa eta, hirugarrenik, EGA titulua ateratzen laguntzen dauena. Ikasle barriek sarrera azterketea egin beharko dabe bagilean, zein mailatan dagozan jakin ahal izateko.
Horrezaz gan, bizkaierea lantzeko ikastaro bat be badago aukeran. Beste alde batetik, hizkuntzen alorrean dabizan profesional zein ikasleentzat, itzulpengintza ikastaroa eskaintzen dau Labayruk, baita euskera teknikari izateko beste bat be. Azken hori irailean emongo dabe, udako ikastaroen ohiko egunetatik kanpo.
Ikasleak talde bitan banatuko ditue ikastaro bakotxean: Bagilaren 19tik garagarrilaren 1era, gazteen txandea izango da. Garagarrilaren 3tik 15era, ostera, modalidade orokorra egongo da martxan. Goiz eta arratsaldeko ordutegia egongo da (zapatuetan goizez baino ez).
Labayru Fundazinoak argitu dauenez, ikastaroak Boluetako egoitzan emongo dira, metro geltokiaren alboan dagoan eraikinean. Izan be, Labayruren egoitzetako bat da hori, Bilbo erdikoagaz eta Deriokoagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!