‘De mar a mar - Pirineos del circo’ programan parte hartzeko deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2017-05-19 11:36   Kulturea

Zirku garaikidearen sorkuntzeari eta zabalkundeari laguntzinoa emotea dau helburu egitasmoak eta irailaren 1era arte emon leiteke izena.

Programeak miloe bi euroko aurrekontua dau artista profesionalak preparau eta ikuskizunak sortzeko eta zabaltzeko. Bilboko Udala egitasmoan parte hartzen daben hamalau bazkideetako bat da.

De Mar a Mar – Pirineos de Circo ekimenaren bitartez, bazkideek konpainiei, euren sorkuntza lanak beste lurralde batzuetan lantzeko aukerea emoten jake. Ganera, egitasmoaren asmoa be bada zirku ikuskizunak sustatzeko aukerak handitzea eta konpainien ekintza eremua zabaltzea. Holan, formatu desbardinetan aurkezteko eta nazinoartera heltzeko balioko daben ikuskizunak sortzen laguntzen jake.

Ekimenaren bitartez, hiru egoitza klase ezarri dira, kolektibo edo artista guztientzako proiektuak babesteko: Sorkuntzarako espazioak eskaini, proiektuaren beharrei egokitutako laguntza artistikoa eta teknikoa emon eta 2.000 eta 10.000 euroko diru-laguntzinoa bideratu.

Bazkideen artean dagoz: Escola de Circ Rogelio Rivel edo Le Lido, La Grainerie, Central del Circ, Hameka, Bilboko Kalealdia eta Zirkualde, besteak beste.

Proiektuak urrian aukeratuko dira Frantziako Tolosa herrian. Hautagaitzen formularioa eta oinarriak De Mar A Mar Pirineos del circo programearen webgunean eta Bilboko Kalealdiakoarenean dagoz. Izena emoteko azken eguna irailaren 1ean izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu