Ernesto Pratek 'Telleria eta gero, zer?' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2017-05-19 09:19   Kulturea

Misterioa eta espekulazinoa dira Elkar argitaletxeagaz plazaratutako nobela baltz honen oinarri biak.

Ernesto Prat Urzainki liburuaren aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Aspaldi honetan literatureak irudikatu deuskun Baztaneko paisaje bukolikoa baztertzera dator Telleria eta gero, zer? Eleberriak beste errealidade bat erakusten dau orain, urigintza proiektu erraldoia.

Istorio honetako protagonistea Lurra da. Sarako Gaztetxean izandako kontzertu batetik sekulako biharamunagaz dator eta guardia zibilen kontrol bategaz topo egin ondoren, giza hazur batzuk eta pakete arraro bat deskubriduko ditu, obra-hondakinen artean.

Misterio hori, ganera, eskualdean, herritarren nahiaren kontra, egin nahi daben plan urbanistikoagaz nahastau egingo da. Musikearen erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboakaz, personaia eta jazoera desbardinak korapilatzen dira eleberri baltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, jaia eta parrandea, eta, batez be, Lurra, neska bizizale eta urduria.

Ernesto Prat Urzainkik (Berriozar, 1978) bere hirugarren nobelea dau Telleria eta gero, zer? Aurretik Hiru ilargi laurden (2013) eta Orpoz orpo (2014) argitaratu ditu. Ezker abertzalearen ilegalizazinoen sasoian, 2008an, iges egin behar izan eban. 2012an atxilotu eben, eta bolada baten kartzela desbardinak ezagutu ondoren libre geratu zan.  Ezkutatuta egoan garaian hasi zan idazten, denporeari aurre egitearren. Arnoa esklabuendako bloga sortu dau, eta Nobela Beltzaren Astea antolatzen dauen (H)ilbetza kolektiboko partaidea be bada. Era guztietako lanetan ibilia da nafarra, baita Skalariak taldean tronpetea joten be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu