Jens Lekman, Whomadewho eta The Parrots taldeek Bilbao BBK Liven joko dabe

Bizkaie! 2017-05-17 10:30   Musikea

Berez, jaialdiaren egitaraua zarratuta egon da, baina antolatzaileek beste hiru kontzertu gehiago iragarri ditue.

Hiru bonus track modura hartu behar dira egitarauko nebedadeok, Bilboko Udalak adierazo dauenez. Izan be, Bilbao BBK Live jaialdiak kartela eginda euki dau, baina azken orduan gehitu dira Jens Lekman, Whomadewho eta The Parrots.

Jens Lekman orain dala hamarkada bat baino gehiago hasi zan singleak autoeditetan, eta sariak irabazi zituan Suedia jaioterrian eta mundu osoan, indie alorrean. Bilbora laugarren diskoa plazaratu barri dauela helduko da. Bere ibilbideko positiboena eta jantzagarriena ei da lan hori.

Whomadewho Danimarkan sortu zan 2003. urtean. Hirukotearen ezaugarri nagusia da askotariko eraginak batzen dituala, esaterako sixtie, stoner rock, post-punk eta elektronikea. Bost disko kaleratu ditue, abangoardiako zigiluakaz.

The Parrots taldeak, ostera, garage-rock estiloa bilatzen dau, eta Madrilgo agertoki barrian sortutako proiektua da. 2016. urtearen amaieran nazinoarteko ospea lortu eban, estreinaldiko LPari esker, Heavenly zigiluagaz. Zuzenekoak lo-fi jai indartsuak dira.

Bilbao BBK Live jaialdia Bilboko Kobetamendiko landetan egingo da, garagarrilaren 6tik 8ra. Jens Lekmanek hilaren 7an joko dau eta iragarritako beste talde biek, 8an. Jaialdiko hiru egunetarako bonua 115 euroan salgai dago, eta eguneko sarrerea 50 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu