Alex Txikon gaur helduko da etxera
2017-03-16 08:22 Euskaldunak munduanKathmandutik Loiurako bidea gaur, hilak 16, egingo dau Alex Txikonek eta, ezustekorik ezean, 15:30ean edo helduko da Loiuko aireportura.
Gaur, eguena, arratsaldeko 15:30ean Loiuko aireportura helduko naz Turkish Airlines konpainiagaz, aldean momentu ahaztezinakaz eta sekulako esperientziakaz betetako motxileagaz, baina, batez be, zuek danak ikusteko eta besarkatzeko gogo itzelagaz!
Barikuan, barriz, joandako abenduaren 25ean hasitako Everesteko esperientzia eta gorabehera guztiak kontetako prentsaurrekoa emongo dau mendizale lemoarrak Bilbon.
Badakizue, neguan eta oxigeno barik tontorra zapaltzea izan dala Alex Txikonen amesa, baina haize bolada gogorren eta hotzaren erruz, hurrengo baterako itxi dauen helburua.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!