Orain bai... Bagoaz tontorrerantz
2017-03-07 11:26 Euskaldunak munduanAzken asteotako eguraldia geure alde agertu ez dan arren, eguaztenean lehio txiki bat zabalduko jaku; beraz, egun horretan saiatuko gara hilebeteotako lanaren tontorra geure egiten.
Bart Messner handiaren bisitea hartu ostean, Bigarren Kanpalekuan gagoz dagoeneko, bertan pasauko dogu gaua eta goizaldean Laugarren Kanpalekurantz abiatuko gara Messnerrek helarazotako indarragaz geure amesak neurtzen dituan Everest mendiaren 8848 metroen bila. Dana emoteko esperantzea dogu, eta azken asteotako eguraldia geure alde agertu ez dan arren, eguaztenean lehio txiki bat zabalduko jaku; beraz, egun horretan saiatuko gara hilebeteotako lanaren tontorra geure egiten. Eraso azkarra izango da, lo egiteko zakurik ez dogu eroango, Laugarren Kanpalakura arteko bidea ekipauta dago eta, beraz, ganerakoa momentuan momentuko beharrizanen arabera konponduko dogu.
Alexek motxilan daroana: altueran erabilteko pare bat betaurreko, eguzkitako betaurrekoak, Racetrackerra, buruan eroateko argi bi, Polartec eskularru finak, 3 galtzerdi, 6 pila litio AAA, zintea, Laugarren Kanpalekua argiztatzeko zuzia, eskuak berotzeko lau tramankulu, hamaika sobre eta barratxu energetikoak eta thuraya satelite bidezko telefonoa.
Kide dodan Nuri nepaldarrak (Hirutan igon dau Everest) goraino egingo dau nigaz eta German, Temba, Sanu eta Pasang Nurbu, laguntzaile eta babes moduan ibiliko dira. Sherpa guztiek, baita Nurik be, oxigenoa erabiliko dabe igoeran.
Momentuz, haizeak ez dau aukerarik emoten eta gogor astintzen gaitu, baina ahalegintxu bat egiteko aukerea ez dogu baztertuko. Orain bai, inoiz baino gehiago hemen behar zaituet neugaz, azken emanaldia martxan da, lagunok!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!