'Literatura Unibertsala' bildumako 60 liburu eLiburutegian ipini ditu EIZIEk
2017-03-03 10:12 KultureaEusko Jaurlaritzako Kultura Sailagaz alkarlanean jarri ditue itzulpenak sarean, ePub formatuan. Doban eta denpora muga barik deskargau leitekez.
Literatura itzulpengintzearen ondarea batzeko asmoz, eta Literatura Unibertsala bilduman argitaratutako itzulpenek bizirik segidu daien erabagi dau EIZIEk interneten liburuok irakurleen esku ipintea, eLiburutegiaren, liburutegi digital publikoaren bidez. Zezeilaz geroztik, bilduma horretako 60 liburu eskuragarri dagoz. Mundu guztiko autore ezagunen liburu nabarmenak dagoz zerrendan, euskerara itzulita.
Sareko liburutegi publikoan izena emonda, doban eta betiko deskargau leitekez liburuok, nork bere irakurgailuan ikusi eta gordetzeko moduan. Literatura Unibertsala bildumearen lehenengo eta bigarren aroko liburuen artetik, jabari publikoan dagozan jatorrizko obren itzulpenak aukeratu dira eLiburutegian sartzeko, EIZIEk azaldu dauenez. Urrezko Biblioteka bilduman berrargitaratu diran itzulpenen lehen edizinoak ez ditue sartu.
Liburuok creative commons lizentziapean zabalduko dira, itzultzaileek horretarako baimena emon dabe eta. Lanetako batzuen euskerazko itzulpenak orain dala 20 urte baino gehiago argitaratu ziran lehenengoz eta, beraz, ePub formatura pasau aurretik, Euskaltzaindiaren arauetara egokitu dira.
Liburuen zerrendea ikusteko eta deskargetako, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!