XI. Punta Galea Challenge Surf olatu handien txapelketea bertan behera itxi dabe

Bizkaie! 2017-02-28 10:18   Euskaldunak munduan

Getxoko probea bertan behera ixtearen ondorioz, Twiggy Baker, BWT (Big Wave Tour) sailkapeneko lehenengoa, munduko txapeldun izentauko dabe gaur.

XI. Punta Galea Challenge atzeratu egin da eguraldi baldintza egokirik ez dalako izan txapelketea egiteko. Horrenbestez, bigarren aldiz jarraian izango da historian zehar Europako olatu handien surf txapelketa zaharrena dan hau ez dala egingo.

Gaur martitzena, zezeilak 28, bete da antolakuntzeak txapelketea egiteko ezarritako itxarote-aldiaren azken eguna; eta, itxura batean, gaur dagozan olatuen ezaugarriak egokiak ziran arren probea egiteko, azkenean bertan behera geratu da mendebaldeko haize ufada gogorrak iragarri dituelako; gauzak holan dirala, bai erakunde antolatzaileak, WSL (World Surf League), bai surflariek eurek, aho batez erabagi dabe deialdia geldiarazotea, aitatutako baldintzetan probea eginezina zalako. Era berean, txapelketea hari-harian egon zan, lehenengo aldiz deitzeko, pasa den abenduaren 16an; orduan, olatu ederrak altzau ziran Punta Galean, baina Nazaréko (Portugal) probea aurre-alertan egoanez, eta lehentasuna eukan ezkero, atzeratu behar izan zan.


Ezusteko hau izanagaitik bere, Punta Galeakoa proba iraunkorrenetakoa da, asko baitira etenbarik bertan behera ixten diranak, eguraldiaren baldintza falteagaitik, oso zorrotzak diralako, hain parebakoa eta bikaina dan leku honetan nabarmendu dabe antolakuntzakoek. Orain, suberte handiagoa baino ez da behar hurrengo txapelketan; horren itxarote-aldia zortzi bat hilebetean hasiko da, aurtengo urriaren 15ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu