Hirugarren Kanpalekuan, kantsau-kantsau eginda baina gora begira beti
2017-02-14 09:14 Euskaldunak munduanMomentuz, Beheko Hirugarren Kanpalekura egin dogu behera baina ez pentsau atzera egin behar dugunik; naturea errespetau bai, baina ez besterik...
Hirugarrenetik Laugarrenera upealako lana eginda, ordu piloa erabilita, Hirugarren Kanpalekuan gagozala, 7050 metro ingurura eta pentsamenduak be izoztuteko kapaz dan tenperatureagaz...
Jardunaldi ikaragarri gogorra izan da, benetan. Haize gogorraren kontra geure indar guztiakaz aurre egiten saiatu gara, eta egia esan, momentu batzuetan, igazko neguko Nanga Parbateko azken igoerea baino gogorragoa egin jatala be autortu neike. Ikaragarria izan da. Oraindino ezin sinistuta nago. Geure esku egoan guztia egin dogu, eta espero genduana baino haize gogorragoak egon arren, eta 40 gradu zero azpiko tenperaturak izan doguzan arren, benetako txapeldun handien moduan egin dogu aurrera Hegoaldeko Lepotik gora.
Laugarren Kanpalekura heldu garenean (7950 m.), dendea jarten hasi gara, baina haizeak ez deusku aukerarik emon, eta ezinezkoa egin jaku; beraz, naturearen kontra jokatu behar ez genduala erabagi dogu, altuera eta tenperatura horreetara ez baitago superheroien moduan ibilteko astirik. Izan be, naturearen kontra ez dogu ezer egiterik, bai, ostera, bai asko galtzerik (izozketak, edota zerbait okerragoa…).
Momentuz, Beheko Hirugarren Kanpalekura egin dogu behera baina ez pentsau atzera egin behar dugunik; naturea errespetau bai, baina ez besterik. Orain ez dakigu bihar zer etorriko jakun, ez baitakigu orain lo egin ahal izango dogunik be... baina, beti legez, jakinaren gainean izango zaituet. Mila esker, beti hor egoteagaitik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!