Tontorrerako erasoan, Hirugarrenetik Laugarrenera, indarrez ondo

Bizkaie! 2017-02-13 10:19   Euskaldunak munduan

Indarrez ondo eta burua sendo dituala ekingo deutso espedizinoaren azken zatiari Alex Txikonek. Hona hemen Everestetik bialdu deuskun bideoa.

Bigarrenetik hirugarrenera bost bat orduko tartean, Hirugarren Kanpalekutik gora dagoz (7.400 m.) Alex Txikon eta Nurbu Sherpa eta Chhepal Sherpa sherpak, indarrez ondo eta gaur Laugarren Kanpalekura (7.950 metroko altueran, Everesteko hego-lepoa) arteko bidea egiteko prest. Neguko espedizino honetako ganerako lagunek (Nuri Sherpa, Pemba Sherpa eta Furba Sherpa) bihar egingo dabe 2. Kanpalekutik Laugarrenera eta han batuko dira danak. Erabagiak hartzeko momentua izango da.

Alexek hor izango dau astia meteo desbardinetatik jasoko dituan txostenak aztertzeko, besteak beste, Vitor Bahia portugaldarrarenak eta horreetan oinarrituta hartuko ditu erabagiak.

Oraingoz, C3 kanpalekuan 35 graduko zeropeko tenperaturea dabe eta aroa sikua da. Edozelan be, arazorik handiena orain haizea izango da, hotz sensazinoa nabarmen joaten dalako behera, baita zeropeko 60 gradura arte.

Hirugaren Kanpalekura arteko bidean, sarritan Alexek bidea aldatu, berregin behar izan dau; Beheko Kanpalekutik gora apurtutako eskilarak, desagertutako guneak eta edur jausiek hondatutako lekuak berregin behar izan ditue.

Alex Txikonen gorabeherak hemen jarraitu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu