'Tontorra gogoan, gorantz barriro'

Bizkaie! 2017-02-10 10:16   Euskaldunak munduan

Alex Txikonek berak adierazo dauenez, eraso bakarra izango da tontorrera, dakizuenez oxigeno artifizialik barik.

Bost bat egun Beheko Kanpalekuan (5.250 m.) deskantsetan eta eguraldi hobeari begira egon ostean, gaur, zezeilak 10, Bigarren Kanpalekurantz (6.400 m.) abiatu dira Txikon eta Nurbu eta Cheppal sherpak. Barikutik zapatura arteko gaua hortxe emon gura leukie. Ezustekorik ezean, Nuri, Pemba eta Furba sherpakaz hor batzea da asmoa. Datozen egunotan orain arte montautako C3 (7.400 m.) eta C4 (Everesteko hego-lepoan, 7.950 m.) kanpalekuetan ze arazo egon daitekeen ikusi eta konponbidea emotea da helburua.

Egunotako urakanak ekarritako haize sendoek (190 kilometro orduko tontorrean eta 90 bat Beheko Kanpalekuan) azken asteotako ekipamenduan zelako eragina izan daben ziurtatzea da asmoa. Ganera, zezeilaren 14tik 18rako eguraldi ona dago iragarrita, eta beraz, aurrerago esan deutsuet ia zein egun eskaintzen deuskun natureak munduko amesik garaiena eskuratu ahal izateko. Orain, inoz baino gehiago, neugaz behar zaituet.

Alex Txikonek berak adierazo dauenez, eraso bakarra izango da tontorrera, dakizuenez oxigeno artifizialik barik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu