Panda hartzaren salbazinoa (II)

Zigor Aldama 2017-02-09 10:11   Bidaide

Txinako ukatu egin deutso lerrook idazten dagoan kazetari honek alkarrizketarako egindako eskabidea, besteak beste, egoera basatian edo librean dagozan 33 panda taldetatik 24 oraindino arriskuan dagozala ohartarazoz.

Panda hartza salbetako estrategian, gatibualdian dagoanean ugalketea izan da punturik nagusienetakoa. Baina panda hartz honeen sexu-abulia naturalari kontra egiteko Zentruko adituek inseminazino artifiziala erabilten dabe ugalkortasun tasa txikiari aurre egiteko. Urtean egun batzuetakoa izaten da araldia, emeen harrerea 24 eta 72 ordu bitartekoa izaten da eta pandak nahikoa alperrak dira dino barreka Chen Yin biologoak, hiru bat hileko pandakumeari biberoia emoten deutson bitartean. Izan be, panda hartzen % 5 edo hortik beherakoek baino ez dabe lortzen ugalketa naturala; baina Chengdu zentruak egindako lanari esker portzentaje hori lauren bat igon da, batez be, pelbisa indartzeko ariketak bideratuz zein panda hartzentzako porno bideoak egin eta eskainiz. Sexu-hartu-emonak oso azkar eta eskasak dira eta, beraz, hartz askok ez dabe sekula ikusi eta ez dabe jakiten zelan jokatu. Arraroa da baina era horretara maisu edo gidari lanak egiten doguz adierazo dau Chen adituak. Hortik aurrera, pandakumeak bizirautea be ez da bromea.

Yang Cheng, zentruko pandakumeen arduradunak azaldu dauenez, pandakume bi (jaiokeran 15 zentimetro eta 100 gramu inguru izaten ditue) izan dituan hartz bat eskuetan dauela, bakotxak bere jateko bereziak eta gustokoak ditu eta sarritan nazinoko zein mundu zabaleko zoologikoetara bialduko dituen piztiakaz be kontu handia behar izaten da eta Panda hartzaren diplomazia izeneko programearen barruan, zehatz jakin izaten dabe Wolong erreserban denporalditxua egin ostean, euren habit edo bizileku naturalera bueltauko dirala. Ze desagertzeko arriskurik ez dagoan arren, Txinako gobernuak piztiaren biziraupena dau helburu eta, berbarako, Txinako Baso Administrazinoak ukatu egin deutso lerrook idazten dagoan kazetari honek alkarrizketa baterako egindako eskabidea, besteak beste, egoera basatian edo librean dagozan 33 panda taldetatik 24 oraindino arriskuan dagozala ohartarazoz.

Horrezaz gan, aldaketa klimatikorako zientifikoek egindako aurreikuspenak beteten badira, mende bat baino gitxiagoko tartean banbu basoen % 35 desagertu egin daitekez. Geldi edo gora begira geratzea akabua izango litzateke, izan be, lortutako guztia hankaz gora jarri daiteke adierazo dau gobernuak, Txina ondoen ordezkatzen dauen espeziearen estatus ofiziala aldatzeko gogorik ez daukan erakundeak. Beste aditu batzuen eretxiz UICN-ren erabagia goizegi hartu eta gogorarazo dabe libre bizi diran hartzen kontaketea zehaztasun handiegirik barik egin dabela, banbuetan hartzen hanginkadak aztertuz. Ganera, hartz horreek basoetan sartzea ez da erreza, izan be, azken urteotan egindako bost ahalegin eta bost hartzetatik bi hil egin dira eta, ondorioz, gaur egun kokapena zein bizi-seinale edo zeinuak kontroletako sensoreakaz horniduta bialtzen ditue.

Edozelan be, ekologisten eretxiz, panda hartzaren kasua gogorarazotea adibide ona da beste espezie batzuen babeserako. Txinan aurrera pausu garrantzitsuak emon ditue Amur tigrearen (Libre bizi diran 20 tigre baino ez dagoz) kasuan baina badakigu desagertzeko arriskuan dagozan beste espezie batzuekaz lan handia dagoala egiteko, berbarako, edurretako leopardoagaz eta Yangtsé-ko izurdeagaz adierazo dau Fan Zhiyong, Txinako WWF-ren Espezien Babeserako zuzendariak. Baina benetako arazoa ez da arau egokiak hartzea, legeak betearazotea baino eta hori sarritan ustelkeriagaz eta sano lotuta egoten da. Kontuan hartu, kazea eta mehatxupean bizi diran espezien legez kanpoko salerosketea negozio ederrak dirala.

Dana dala, aitatu kontu horreek guztiak ez ditue erreparau be egiten Chen eta bera lako beharginak 20 bat pandakume bata bestearen ondoan jarteko ahaleginetan dabizanek. Altxor nazionala naz eta zaratarik ez dot gura, ez txiliorik egin dakarren karteltxu bat agiri da zaratotsean datozen bisitarien alboan. Hori gitxi ez eta askok jatekoa, gailetak eta emon gura izaten deutsiez, banbu dietearen kontrako elikagaiak gehienetan. Zaindarien txilio eta aginduei ez deutsie bape jaramonik egiten eta normalean ez da zereginik izaten. Gobernuko batzuen ustez, naturea babestea sano garrantzitsua da baina herritarren artean ez dago ezelako kontzientziarik. Eta bihar-etzirako emoitzak gura izan ezkero, azken atal horretan egin behar da aurrera adierazo dau Fan Zhiyong-ek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu