'Hell or High Water' ('Comanchería')

Karolina Almagia 2017-01-23 13:41   Zinema kritikak

Pelikula honek harribitxia izateko dosi guztiak daukaz: ekintzea, mezu soziala, paisajea, musikea, epikea, umorea eta personaia interesgarriak.

- Zuzendaria: David Mackenzie.

- Gidoia: Taylor Sheridan.

- Aktoreak: Jeff Bridges, Chris Pine, Ben Foster, Gil Birmingham, Katy Mixon, Dale Dickey...

- Musikea: Nick Cave, Warren Ellis.

- Iraupena: 102 min.

- Herrialdea: Estadu Batuak.

- Balorazinoa: 5/5

Western eta thriller generoen nahasketea da Hell or High Water, arnasa barik ixten zaituen pelikula horreetako bat. Denporak eta erritmoak primeran manejetan ditu David Mackenziek (Convicto, 2013; Obsesión, 2015), atzean dauen gidoi bikainari eusteko eran.

Gaur egungo Texasen girotua, pantailan azalaratzen dana da oso gizarte deprimidu bat, non langabezia, bortizkeria eta, batez be, banketxeen lupurkeriak eta etika falteak etorkizun barik itxi dituan familia asko. Kontestu horretan, anaia bik banketxeetan egiten dituen lapurretak sinpatiaz jarraituko doguz. Euren atzean dabizan polizia bien artean, Jeff Bridges dago. Hemen egiten dauena maisu-lana dala esatea labur geratzea da.

Pelikula honek harribitxia izateko beharrezkoak diran dosi guztiak daukaz, eta guztiak neurrian: ekintzea, mezu soziala, paisajea, musikea, epikea, umorea eta pertsonaia interesgarriak.  

Handia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu