'Bar-Bahar'

Karolina Almagia 2016-12-21 13:29   Zinema kritikak

Israelen bizi diran hiru emakume palestinar gazteren bizitzea kontetan deusku, baina gatazka politikoa ez da protagonista film honetan.

-Zuzendari eta gidoilaria: Maysaloun Hamoud.

-Aktoreak: Mouna Hawa, Shaden Kanboura, Sana Jammalieh.

-Generoa: Dramea.

-Iraupena: 96 min.

-Herrialdea: Israel-Palestina.

-Balorazinoa: 4/5

Bar Bahar Maysaloun Hamoud zuzendari palestinarraren lehenengo filma da. Medio gitxigaz egina, film honek dituan merituak asko dira eta bata da munduko herrialde askotako karteldegira heltzea lortu izana. Ekialde Erditik, urruneko zinemagintza batetik etorria, eta diskurso feminista argi bategaz, festibaletan baino ez proiektetako arrisku handia eukan. Baina han eta hemen lortutako sariei -TVE Beste Begirada saria irabazi eban Donostiako Zinemaldian, adibidez- eta aho batezko kritika onei esker, oztopo guztiak gainditzen dabil.

Israelen bizi diran hiru emakume palestinar gazteren bizitzea kontetan deusku, baina gatazka politikoa ez da protagonista film honetan. Horrek ez dau esan nahi ez danik agertzen; presente dago, baina pertsonaien eguneroko bizimoduan txertatuta.
Neska honeen askatasuna egarria ardatz hartuta, belaunaldi eta gizarte baten erretrato bat islatzen dau pelikuleak. Nahiz eta kontu oso gogorrak agertu, dramatismotik urruntzen da zuzendaria, itxaropen kantu bat osatuaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu