'Las furias'
2016-11-16 11:04 Zinema kritikakFamiliaren unibersoak askorako emoten dau eta hortik beti atera daiteke pelikula interesgarri bat. Honetan, barriz, aukerea galdu egin da.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Miguel del Arco.
- Aktoreak: José Sacristán, Mercedes Sampietro, Bárbara Lennie, Gonzalo de Castro, Emma Suárez, Pere Arquillué, Carmen Machi, Alberto San Juan, Macarena Sanz.
- Produktoreak: Aquí y Allí Films / Kamikaze Producciones.
- Iraupena: 125’
- Generoa: Dramea.
- Balorazinoa: 3/5
Antzerkigintzan prestigio handia dauen Miguel del Arco zuzendariak bere lehenengo film luzeari ekin deutso eta, horretarako, eszena espainiarrean izen handia daben aktoreez inguratu da: José Sacristán, Mercedes Sampietro, Barbara Lenni, Carmen Machi, Emma Suarez...
Argumentua: asteburu baten, familia bat udako etxean batzen da senide baten ezkontzea ospatzeko. Ospakizuna izan behar da baina berehala azaleratuko dira minak, iraganeko erantzunkizunak, deabru propioak eta abarrekoak. Ezaguna egiten da, ezta?
Bai, ez da ezer barria. Baina familiaren unibersoak askorako emoten dau eta hortik beti atera daiteke pelikula interesgarri bat. Honetan, barriz, aukerea galdu egin da.
Huts egiten dauen lehenengo gauzea tonua da. Itxurabakoa eta gehiegizkoa, garratza batzuetan. Beharbada tonu horrek funtzionauko dau antzerkian, baina pantailan istoriotik urrundu egiten zaitu. Era berean, pertsonaia batzuen interesa eskasa da edo, hobe esanda, enpatia gitxi eragiten dabe.
Tragikomedia baten bila joan da zuzendaria, baina ezin izan dau saihestu topikoa. Amaiereak ez dau lortzen filma biribiltzen, kontrol bako narrazinoa emoten dauelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!