Idiazabal jatorri deitureak urrezko eta brontzezko domina bana irabazi ditu Pirinioetako Artisau Gazta Lehiaketan

Bizkaie! 2016-10-18 13:22   Jan edanak

La Leze, Ilarduiako (Araba), gaztandegiak Pirinioetako artisau-gaztai lehiaketan urrezko dominea irabazi eban eta Sat Olano, Eginokoak (Araba) brontzezkoa.

Astegoienean, La Leze, Ilarduiako (Araba), Idiazabal Gaztaiaren gaztandegiak Pirinioetako artisau-gaztai lehiaketan urrezko dominea irabazi eban eta Sat Olano, Eginokoak (Araba) brontzezkoa. Biak, ardi esnez egindako gaztai modalidadean. Familia giroko enpresak dira, euren artaldetik lortutako esnez egindako gaztaigileak. Lehiaketea Seu D’Urgellean ospatzen da, Fira de Sant Ermengol azokan.

Seu D’Urgell artisau-gaztai lehiaketan, Pirinioetako gaztaiek parte hartu dabe (katalanak, aragoiarrak, nafarrak, frantsesak eta euskalherritakoak); aurtengo ekitaldian, 120 gaztai probau behar izan ditue epaimahaikoek.

Gaztai lehiaketaz gan, Pirinioetako artisau-gaztai azoka horretan Tupi (gaztaigaina da, hemen gaztazaharra) lehiaketa bat antolatzen da eta Idiazabal Izendapeneko hiru gaztandegik hiru sari jaso zituen: Sat Olanok, Eginokoa (Araba) eta Atekoak, Iragiakoa (Nafarroa) urrezko dominak irabazi zituen eta Gabiriako (Gipuzkoa) Baztarrikak, barriz, zilarrezkoa lehiaketan aurkeztutako gaztazaharrakaz.

Beste alde batetik, La Lezeko Elik eta Jose Marik zilarrezko dominea jaso eben, euren ardi gaztai urdinagaz, Leze Urdin izenekoagaz, hain zuzen.

Kontuak kontu, Idiazabal Gaztai Jatorri Izenaren Kontseilu Arautzailea pozarren dago, aditu batzorde garrantzitsuenek, estaduan eta maila honetako lehiaketetan, gure gaztaia baloretan eta saritzen jarraitzen dabelako. Eta uste osoa dogu, sari honeek guztiak gure artzainek egiten daben ahalegin, ilusino eta ondo egindako lan gogorraren kanpoko errekonozimendua dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu