Euskerazko toki komunikabideen lana gizarteratzeko, Tokikom Sariak emongo ditue

Bizkaie! 2016-10-04 08:50   Euskerea berbagai

Toki komunikabideek ekarpen handia egiten deutsie euren hurreko komunidadeari, baina halan da be, bigarren mailakotzat joten dira sarritan.

Euskal Herri osoko 60 toki komunikabide batzen dituan Tokikom-ek, toki komunikabideen bateraguneak, Tokikom Sariak emongo ditu zemendian, komunikabide txiki horreen lana gizarteratu eta autortzeko asmoz.


Proposamenak bialtzeko epea zabalik

Tokikom-ek irudi hori apurtu eta komunikabide txikion ekarpena azpimarratu eta gizarteratu nahi dau. Sari horreen bidez, komunikabideotan egiten dan lana ezagutarazo eta berbagai bihurtzea da asmoa.

Hiru sari banatuko ditue, azken urtebetean toki komunikabideetan argitaratutako lanen artean: portadarik onena, edukirik onena, eta ikus-entzunezkorik onena. Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 14ra arte, eta baldintzak ikusgai dagoz hemen.


Sari banaketea

Tokikom Sariak zemendiaren 14an banatuko dira, Arrasateko Garaia Poloan egingo diran Tokikom Jardunaldien barruan. Jardunaldion gai zentrala toki komunikabideen orain arteko ibilbidea eta, batez be, etorkizunerako gakoak izango dira. Urriaren amaiera aldera aurkeztuko dira haren edukiak, eta edegiko da izena emoteko aukerea.

Informazino gehiago behar izan ezkero, edo sarietarako proposamenak bialtzeko, idatzi mesedez sariak@tokikom.eus helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu