Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako denporaldia aurkeztu dau

Bizkaie! 2016-07-08 12:16   Musikea

Gustav Mahleren 1. sinfonia interpretauko dabe Euskadiko 3 uriburuetan eta Hondarribian, panorama sinfonikoan zailtasun eta edertasun gehien dauen programetako bat.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako denporaldia aurkeztu dau gaur Eusko Jaurlaritzearen Donostiako egoitzan eta bertan, Kultura sailburuorde eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoko lehendakariorde Joxean Muñozek eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxa erakundeetako ordezkariek 2016. urterako lankidetza-hitzarmena berretsi dabe, 19. urtez jarraian.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxako gizarte-ekintzen arteko lankidetzea beste aurrerapausu bat da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta euskal kutxek egin daben apustu horretan, gure autonomia-erkidegoko musikari gazteei kalidadeko prestakuntzea eskaini ahal izateko.


EGO, euskal prestakuntza sinfonikoaren aitzindaria

Taldea egitarau konplexu baten aldeko apustua egiten dago eta ahalegin horren helburua gure gazteak errepertorio profesional bategaz trebatzea da. Gure gazteek lehiakorrak izan behar dabe gero eta globalagoa eta lehiakorragoa dan merkatuan, eta horretarako bide bakarra horreei tresna pedagogikoak eskaintzea da, beste hautagai batzuek dituen aukera berak izan deiezan. Talde sinfonikoetan sartzea gero eta gatxagoa da; horregaitik, gure gazteek trebakuntza egokia behar dabe merkatu global horretan lehiatzeko.


Hemeretzi urteko ibilbidea

Dagoeneko hemeretzi urte igaro dira 1997tik, Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoa sortu zanetik. Datuok orkestrearen jarduna adierazoten dabe: musika sinfoniko eta ganbera-musikako 150 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, nazinoarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitau ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.200 ikasle baino gehiago izan ditu 19 urte honeetan zehar.

Aitatu datuok fundazinoaren sorrerako helburuak berresten ditue:

• Euskal Autonomia Erkidegoko musikari gazteei orkestra-musikan bestelako prestakuntzea eskaintzea, lanean hasi aurreko trebakuntzea osotuz, gazteen artean musika-balioak sustatuz eta euskal kulturea estadura nahiz nazinoartera zabalduz.

• Musikari gazteak lan-munduagaz hartu-emonetan jartea, musika-ikasketa arautuen eta mundu profesionalaren artean zubi-lana eginez.

• Gure autonomia-erkidegoko gazteen artean musika-balioak sustatzea.

• Musika-ikasketa arautuko ikasle guztientzat musikea ikasteko pizgarri izatea.


Musika Egitaraua

Uda honetako EGOren topaketea historiako osotuenetakoa izango da hezkuntza-eskaintzeari jagokonez: Gustav Mahlerren 1. sinfonia adierazgarria eskainiko dau, Titán deiturikoa (Garagarrilak 9-20).


Honako hau izango da euskal geografian eskainiko dituen kontzertuak:

- Garagarrilaren 16an, Bilboko Euskaldunan, 20:00retan.
- Garagarrilaren 18an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00retan.
- Garagarrilaren 19an, Gasteizeko Principal Antzokian, 20:00retan.
- Garagarrilaren 20an, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00retan.


Honako irakasleak aukeratu dira uda honetarako:

- Biolina (Catalín Bucataru, Musikene).
- Biolina (Anna Siwek, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa).
- Biolea (Paul Cortese, Bartzelonako goi mailako Liceu kontserbatorioa).
- Biolontxeloa (Gabriel Mesado, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa).
- Kontrabaxua (Gabriel Leon, Bilboko Orkestra Sinfonikoa).
- Zurezko H. (Hervé Michaud, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa).
- Metalezko H. (Oscar Abella, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
- Perkusinoa (Javier Alonso, Musikene).

Topaketea Eibarko hezkuntza-esparruan egingo da eta bertan, Juan José Ocón izango da zuzendari artistikoa.


Batzorde Artistikoaren sorrerea

Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoaren patronatuak aholkularitza artistikorako batzorde bat sortzea onartu dau Fundazinoaren sorrerako helburuak sendotu eta hobetzeko helburuagaz, hau da, musika-jarduera profesionalaren aldez aurretiko prestakuntzan lagunduz, euskal gazteen artean musika-balioak sustatzeko helburuari eutsiz.

Batzorde horren zeregin nagusia Patronatuari Orkestra Gazteak landu eta zabaldu beharreko eduki artistikoei buruzko aholkularitzea eskaintzea izango da, baita prestakuntza-programa orokorragaz lotutako gaiei jagokenez be. Izan be, alderdi bi horreek proiektuagaz nahiz haren garapenean garrantzitsuak izan daitekezan izaera orokorreko beste batzuekaz lotuta egon daitekez.

Batzordeak gitxienez hiru kide eta gehienez hamar izango ditu, eta danak be musikearen munduan ospe handiko Euskal Autonomia Erkidegoko adituak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu