Musika aniztasuna eta kulturen arteko fusinoa Bilboko Plaza Barrian
2025-07-28 09:57 MusikeaPlaza Barriak nazioarteko artistak batuko ditu.

Emozinoa, mestizajea eta tradizioa protagonista. Euskal Herriko talentua eta Galizia, Andaluzia, Italia, Extremadura eta Erresuma Batutik etorritako taldeak. Urtez urte sendotu egin da gune hau musika-aniztasuna balioan jarten dauen agertoki edegia eta kulturen arteko alkargune izanik.
Aurtengo edizinoan, flamenko, reggae eta Europako folk doinuek protagonismo berezia hartuko dabe, zortzi gau eta zortzi aukera eder abuztuaren 16tik 23ra.
Kontzertuak gaueko 23:30ean hasiko dira:
- Abuztuak 16: Pangea. Bilboko Udal Musika Banda + Abraham Cupeiro.
- Abuztuak 17: Ars Nova Napoli. Folk mediterraneoa, nazinoarteko jaialdietan hamar urte baino gehiago daroez eta euren tarantella, serenata eta Balkanetako doinuen fusinoak Hego Italiako tradizinoen ospakizun bizia eskaintzen dau.
- Abuztuak 18: Agujetas eta Gualberto. Dolores Agujetas, bere semea Agujetas Chico eta sitar doinuakaz esperimentau eban aitzindari Gualberto Garcia batu dira agertokian, flamenkoa eta musikearen barrikuntzea buztartzen dituan ikuskizun esklusiboan.
- Abuztuak 19: Rebeca Rods eta Black Light Gospel Choir, Estaduan erreferente, Grammy sarietan parte hartu dauena eta energiaz betetako ikuskizuna dakarrena.
- Abuztuak 20: Mercedes Peón: Ingrávida. Galiziako tradizinoaren indarra helduko da Mercedes Peónen eskutik. Aitatu kuskizunean bere 25 urteko ibilbidea birpasauko dau, landa-eremu galiziarretan egindako ikerketak eta abangoardiako fusino musikalak buztartuz.
- Abuztuak 21: Xabi Aburruzaga, trikitilari ezaguna ikusiko dogu oholtzan bere talde osoagaz eta konbidadu bereziakaz. Bilboko Konpartsak kolekiboagaz alkarlanean Txupineren kantea sortu eban eta horren bidez bere konpromisoa agiri da euskal kultura herrikoiagaz.
- Abuztuak 22: XXXII. Bilbo Reggae Splash 2025: Winston Reedy, Euskadin bakarka ibiliko dan lehen aldia. Reggae klasikoaren britainiar legenda hau bere ohiko taldeagaz ikusiko dogu.
- Abuztuak 23: Acetre, Extremaduratik datorren taldeak 45 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka eta Portugal eta Extremaduraren arteko mugako eraginak igarten dira bere soinuetan. Lehen aldiz joko dabe Plaza Barriko agertokian.
2025/07/28 10:04
Bilboko Paza Barrian.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!