Hitzarmena Lemoan, enpresa eta komertzioetan euskerearen erabilerea sustatzeko
2016-05-31 13:31 Euskerea berbagaiBai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen daben herriko eragileei diru-laguntzinoa emongo deutse Lemoako Udalak.
Lemoako Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak hitzarmena sinatu dabe herriko merkataritza eta ostalaritzan euskerea sustatzeko. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteagaz sinatutako hitzarmenari esker, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen daben herriko eragileei diru-laguntzinoa emongo deutse Lemoako Udalak. Diru-laguntzino hori jasoteko baldintza nagusia izango da udalagaz euskerearen erabilerea areagotzeko konpromisoa hartzea.
Lemoako Udalak berak be Bai Euskarari Ziurtagiria barritu dau. Bidean mailea dauka gaur egun, baina euskerearen presentzia areagotzeko konpromisoak hartu ditu.
Ziurtagiria eskuratzeko bost arrazoi
1.- Euskal Herriko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna baliogarria da.
2.- Bezeroei begira, entidadeak bereiztea eta zerbitzuak eta produktuak bere hizkuntzan jasotea erakargarriagoa da.
3.- Lehiakideakandik nabarmentzen eta merkatu kuotea irabazten laguntzen dau.
4.- Ziurtagiriak euskereagazko konpromisoa adierazoten dau, taldearen kohesinoan eta motibazinoan eraginez.
5.- Pausuak emoten dagozan Euskal Herri osoko entidadeak identifikau eta saritzen ditu.
Lemoako ziurtagiridunak
Lemoako lau eragilek eskuratu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria:
Ganzabal Mendi Taldea
Kirlan Kirol Lanak, S.L.
Lemoako Udala
Opel Ibaigane
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!