Ignazio Omaetxebarriaren liburu bat aurkeztu dau Euskaltzaindiak Gernikan
2016-05-27 08:35 Euskerea berbagaiOsoko bilkurea egin dau Euskaltzaindiak Gernika-Lumoko Kultura Etxean gaur eta, horren ondoren, Ignazio Omaetxebarria zanaren Euskara barrutik, estudios de lingüistica vasca liburuaren jentaurreko aurkezpena egin dau Akademiak Elai Alai aretoan. Paulo Agirrebaltzategik preparau dau edizinoa.
Ignazio Omaetxebarria (1909-1995), Gernikan jaiotako euskal idazle eta ikerlari frantziskotarra izan zan. Besteak beste, euskerearen ezaugarrien inguruko lanak idatzi zituan eta atal horren barruan dago Euskara barrutik, estudios de lingüistica vasca lana, Gernikan aurkeztu dana. Paulo Agirrebaltzategi arduratu da liburua prepareteaz, Omaetxebarriaren beste lan batzukaz egin izan dauen moduan. Adolfo Arejitak idatzi deutso hitzaurrea.
Agirrebaltzategi eta Arejita Gernikako ekitaldian izan dira, baita Andres Urrutia euskaltzainburua, Gernika-Lumoko Udaleko ordezkariak eta Omaetxebarriaren senideak be. Liburua aurkeztu aurretik, osoko bilkurea egin dau Euskaltzaindiak uriko Kultura Etxean.
Euskaltzainak sailaren 26. zenbakidun liburua da Euskara barrutik, estudios de lingüistica vasca eta Gernika-Lumoko Udalaren eta Arantzazuko Edizino Frantziskotarren laguntzinoagaz argitaratu dau Akademiak. Omaetxebarriak euskerearen ezaugarrien inguruan idatzitako artikuluen bildumea da, 28 idazlan guztira. Aurretik inoz argitaratu bako testu batzuk dakarz tartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!