'El rey tuerto'
2016-05-25 08:51 Zinema kritikakAntzezlan arrakastatsu batean oinarritua, film honek estereotipo jakin batzuen satirea, komedia azidoa be izan nahi dau, gure gizartearen parabola erdi-zoroa izan nahi dau. Asmo handiko filma, baina ezer gitxi lortzen dauena.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Marc Crehuet.
- Aktoreak: Alain Hernández, Miki Esparbé, Betsy Túrnez, Ruth Llopis, Xesc Cabot.
- Produktoreak: Moiré Films / Lastor Media / El Terrat / Televisió de Catalunya / ICEC.
- Herrialdea: Espainia.
- Generoa: Komedia.
- Iraupena: 87 minutu.
Antzezlan arrakastatsu batean oinarritua, film honek estereotipo jakin batzuen satirea, komedia azidoa be izan nahi dau, gure gizartearen parabola erdi-zoroa izan nahi dau. Asmo handiko filma, baina ezer gitxi lortzen dauena. Irribarreren bat, hasieran; nahasmendu puntu bat, erdialdean; eta asperraldia eta egonezina, amaieran.
Betiko arazoa, antzerkian funtzionetan dauenak ez dau zertan ondo emon zineman; batez be, lengoaia aldatzeko ezer egiten ez dozunean. Okerrago egiteko, aktore nagusiaren lana penagarria da eta ez jako ia ezer ulertzen.
Leitekeana da gehiegikeria ondo geratzea taula gainean, baina kamerearen aurrean karikaturan sartzeko arriskua daukazu eta hori da, hain zuzen be, film honi pasetan jakona: egoerak eta personaiak muturrera eroateko eta puzteko ahaleginak sinisgarritasuna kentzen deutso eta grazia apurrak indar guztia galtzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!