'Bahnar deitu salbaiak' liburua webgunean jarri dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-05-11 12:11   Kulturea

Bahnar deitu Salbaiak liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago. Liburuaren egilea Pierre Dourisboure da. Jean Elissalde Zerbitzari-k egin eban euskerazko itzulpena eta edizino honetako paratzailea Henri Duhau izan da.

Bahnar deitu Salbaiak liburua Euskaltzaindiaren webgunean konsultagai dago, hemen. Liburuaren egilea Pierre Dourisboure da. Jean Elissalde Zerbitzari-k egin eban euskerazko itzulpena eta edizino honetako paratzailea Henri Duhau izan da. Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumearen barruan argitaratu da, Euskerearen Erakunde Publikoaren, Beskoitzeko Herriko Etxearen eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzinoagaz.

Les Sauvages Bahnars Pierre Dourisboure abade misiolari beskoiztarrak idatzi eban 1870ean, gaur egungo Kanbodia, Thailandia eta Laos estaduek osotzen daben lurraldeetako Bahnar jentearen ezaugarriak deskribituteko asmoz. Orduan Frantziako kolonia ziran lurralde hareetara joanak ziran abade misiolariak.

Charbonnier gotzainak tribu harengan kristinautasuna zelan zabaldu zan idazteko eskaria egin eutson eta hortik abiatu zan Dourisbouren lana.

1929an, Jean Elissalde Zerbitzari Azkaineko idazle eta euskaltzainak liburu hau euskeratu ebanBahnar deitu Salbaiak izena emonez. Euskaltzaindiaren eskutik, Zerbitzariren itzulpenaren beste edizino bat aurkeztu dau Henri Duhauk. Sarrerea egiteaz gan, testua ulertzen lagunduko daben garai haretako beste idatzi batzuk erantsi ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu