Hizkuntza politikearen inguruko agiria adostu dau Euskerearen Aholku Batzordeak
2016-05-05 17:18 Euskerea berbagaiDonostian batzartu da Euskerearen Aholku Batzordeko Euskara 21 lantaldea, hizkuntza politikan hartu beharreko bideaz eta euskerearen geroaz eztabaidatzeko. Eusko Jaurlaritzeak igaz plazaratutako testu bati egindako ekarpenak aintzat hartuta, Eta hemendik aurrera zer? izeneko agiria adostu dabe. Euskerearen normalizazinoan aurrerantzean ze alor izango diran giltzarri jasoten da hor.
Donostian batzartu da Euskerearen Aholku Batzordeko Euskara 21 lantaldea, hizkuntza politikan hartu beharreko bideaz eta euskerearen geroaz eztabaidatzeko. Eusko Jaurlaritzeak igaz plazaratutako testu bati egindako ekarpenak aintzat hartuta, Eta hemendik aurrera zer? izeneko agiria adostu dabe. Euskerearen normalizazinoan aurrerantzean ze alor izango diran giltzarri jasoten da hor.
Aurrera begirako asmoen eta estrategien inguruko gogoetea plazaratu eban igaz Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Aholku Batzordeko kideek 34 ekarpen egin deutsiez. Donostiako batzarrean, hain zuzen, horreek ekarpenak aztertu ditue Euskara 21 lantaldean dagozanek eta behin betiko agiri bat adostu dabe. Datorren astean, Euskerearen Aholku Batzordeko osoko bilkuran onartuko dabe testua.
Agirian jasoten danez, euskerearen eta gaztelaniaren arteko hartu-emonean, bizikidetzea eta bardintasuna lortu behar dira. Horretarako, baina, herritar guztiek euskeraz jakitea ezinbestekoa da, bestela gaztelaniak urteten dauelako beti irabazle, berez hizkuntza biak ofizial izanda be. Elebakartasuna bizikidetzarako oztopotzat jo dabe dokumentuan.
Ezagutzea zabaltzeaz gan, atxikimendua be behar-beharrezkoa dala uste dabe Euskara 21 taldekoek, agirian jasota geratu danez. Euskerea bultzatzea zilegi egiten daben politikak herritarren nahian oinarritu behar dirala uste dabe Euskerearen Aholku Batzordekoek.
Aurrera begira, beraz, helburu ugari ipinten ditu agiriak. Esaterako, euskerea herritar guztiek edo gehienek jakitea. Horretarako, maila jakin baterainoko euskera ikastaroak doban izatea aztertu beharrekoa dala dinoe. Adostasun handiagoa behar dala be badino agiriak, bai gizartean bai politikan.
Beste alde batetik, Eta hemendik aurrera zer? agirian, etorkizunerako aurrikuspen batzuk be egiten dira. Hatan be, 2036an EAEn euskerearen egoerea zein izango dan kalkuletan da. Herritarren % 49 euskalduna izango dala aurrikusten da, oraingo % 36aren aldean. Gazteenen artean, ia guztiek jakingo dabe euskeraz. Ganera, euskerea lehen hizkuntzatzat daukienak orain baino gehiago izango dira.
Hogei urte barru, D eredua nagusi izango dala aurrikusten dau agiriak (ikasleen % 81) eta A eredua, gaztelania hutsezkoa, ia desagertuta egongo dala. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburordeak adierazo dau, hogei urte barru euskerea biziago egongo dala, zuhur jokatu ezkero eta herritarrek holan nahi badabe.
Adostutako agiria ausarta dala adierazo dau Patxi Baztarrikak eta, datozan 20 urteotan euskereak aurrera egin daian, alkarlana eta parte-hartzea beharrezkoak izango dirala ganeratu dau. Gizarte eragileak, sektore publikoa eta arlo pribadua buztartu beharra be nabarmendu dau sailburuordeak. Lorea Bilbao Bizkaiko kultura diputadu eta Aholku Batzordeko kideak esan dauenez, adostasuna da euskerearen etorkizunaren giltzarri.
Agiria, osorik, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!