Ziortza-Bolibarreko Udalak UEMAn sartzea onartu dau

Bizkaie! 2016-04-19 15:32   Euskerea berbagai

Astelehen iluntzean egindako osoko bilkuran, Ziortza-Bolibarreko Udaleko zinegotzi gehienek Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean, UEMAn, sartzearen alde egin eben. Maiatzean egingo dau UEMAk Batzar Nagusia eta bertan onartuko dabe Ziortza-Bolibar, ezusterik ezean. Gaur egun, 73 kide daukaz UEMAk, tartean Bizkaiko 20 udalerri.

Astelehen iluntzean egindako osoko bilkuran, Ziortza-Bolibarreko Udaleko zinegotzi gehienek Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean, UEMAn, sartzearen alde egin eben. Maiatzean egingo dau UEMAk Batzar Nagusia eta bertan onartuko dabe Ziortza-Bolibar, ezusterik ezean.

Euskerearen ezagutzeari eta erabilereari jagokonez, erreferentea da Ziortza-Bolibar, baita Lea-Artibai eskualde osoa be. Herria euskerearen arnasgunetzat jo dau Alberto Garro alkateak eta, UEMAn sartzea, euskalduntasun horri eusteko bidea dala ganeratu dau.

Osoko Bilkuran egindako bozketan, Bilduko lau zinegotziek UEMAn sartzearen aldeko botoa emon eben. Beste hiru zinegotziek, EAJkoek, abstentzinora jo eben, UEMAn egotea ez dalako beharrezkoa herriarentzat, euren esanetan.

Kontuak kontu, UEMAn sartzeko eskabidea egingo dau Ziortza-Bolibarreko Udalak. Maiatzean Batzar Nagusia egingo dau mankomunidadeak eta bertan aztertuko dabe Ziortza-Bolibarren hautagaitzea. UEMAko kideek botoa emongo dabe, udalerri barria onartzeko eta, holan, mankomunidadeko kide bihurtuko da Ziortza-Bolibar, modu ofizialean.

Gaur egun, 73 udalerri dagoz UEMAn, tartean 20 bizkaitar. Ea be oraintsu sartu da, urtarrilean. UEMAren arabera, Ziortza-Bolibar ez eze, Dima eta Legorreta be laster mankomunidadeko kide bihurtzeko bidean dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu