Getxon, euskerazko ibilbide toponimikoak hasiko dira asteburuan
2016-04-19 11:10 Euskerea berbagaiBost ibilbide preparau ditu Bizarra Lepoan euskera alkarteak, igaz baino bat gehiago. Punta Begoña inguruko txangoa gehitu dabe oraingoan. Taldeka egiteko ibilbideak dira, eskariaren arabera, baina apiriletik bagilerako asteburuetan edonor joateko aukerea emongo dabe. Lehenengo urteerea apirilaren 23an izango da, Getxoko hezeguneetara.
Bost ibilbide preparau ditu Bizarra Lepoan euskera alkarteak, igaz baino bat gehiago. Punta Begoña inguruko txangoa gehitu dabe oraingoan. Taldeka egiteko ibilbideak dira, eskariaren arabera, baina apiriletik bagilerako asteburuetan edonor joateko aukerea emongo dabe. Lehenengo urteerea apirilaren 23an izango da, Getxoko hezeguneetara.
Adituen laguntzinoagaz preparautako bost ibilbide dira, errazak. Getxoko parajeak, eraikinak eta txoko ezkutuak ezagutzeko aukerea emoten dabe eta bidean, leku-izenei eta gertakari historikoei buruzko azalpenak emongo dira. Jarduerea euskeraz da. Bizarra Lepoan alkarteari laguntzen deutso Getxoko Udalak ekimen honetan.
Aurtengo nobedadea, Punta Begoñako ibilbidea da. Ereaga, portua, Atxekolandeta eta Punta Begoñako galeriak ezagutzeko urteerea da hori.
Beste lau ibilbideak aurreko urteetan be eskaini dira. Betiko Getxo izenekoan, udalerriko landa-eremuko historia eta bizimodua erakutsiko dira. Kostaldeko Getxo dalakoan, hondartzek eta itsas-pasealekuek gordeten dituen altxorrak. Getxo barria izenekoan be, itsasertzetik hur ibiliko dira, arkitekturea eta neotoponimia aztertzen. Amaitzeko, hezeguneak ezagutzeko ibilbidea be badago, Boluako padurak, Gobela ibaia eta abar.
Bizarra Lepoan alkarteak dinoanez, taldeka egiteko aukerea dago, aurrez eskaria eginda. Ikastetxe, euskaltegi, berbalagun, lagun talde eta antzekoentzako jarduera egokia da. Dana dala, bost asteburutan ibilbideak egingo ditue, edonori zabalik (aurretik izena emon behar da).
Hauxe da egutegia:
Apirilak 23: Hezeguneak
Maiatzak 7: Kostaldeko Getxo
Maiatzak 21: Getxo barria
Bagilak 5: Betiko Getxo
Bagilak 18: Punta Begoñako galeriak
Ibilbide guztiak 9:00etan hasiko dira. Izena emoteko eta argibide gehiago jasoteko, idatzi hona: getxo.toponimia@gmail.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!