Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseilua gaur hasiko da martxan

Bizkaie! 2016-03-09 09:34   Euskerea berbagai

Aiaraldeko 40 eragile inguru batzen ditu erakunde barri horrek, eskualdean euskerearen normalizazinoa bultzatzea helburu. Gaur, eguaztena, egingo dau lehenengo batzarra batzorde eragileak, estatutuak onartzeko. Horrenbestez, era ofizialean martxan izango da Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseilua.

Aiaraldeko 40 eragile inguru batzen ditu erakunde barri horrek, eskualdean euskerearen normalizazinoa bultzatzea helburu. Gaur, eguaztena, egingo dau lehenengo batzarra batzorde eragileak, estatutuak onartzeko. Horrenbestez, era ofizialean martxan izango da Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseilua.

Orain dala urte bi hasi zan Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseiluaren ibilbidea. Harrezkero, erakundearen zereginak eta egiturea zehazten ibili dira. Zezeilaren 12an jentaurrean aurkeztu eben kontseilua eta gaur modu ofizialean hasiko da martxan. Batzorde eragilearen lehenengo batzarrean, estatutuak onartu eta izakera ofiziala emongo deutse erakundeari.

Aiaraldeko 40 bat alkarte eta talde dagoz kontseiluaren barruan: Euskerea bultzatzeko sortutako taldeak ez eze, beste era askotakoak be badagoz, esaterako hezkuntzan, komunikazinoan, astialdian eta kirolean ibilten diranak. Ganera, kide gehiago sartzeko aukerea ez dabe baztertu.

Erakunde barria bultzatu daben alkarte gehienak Araba iparraldeko herrietakoak dira, Aiarako Kuadrillako udalerrietakoak. Bizkaiko herri batzuetako ordezkariak be badagoz, Orozko, Arrankudiaga eta Urduñakoak hain zuzen.

Eskualdean euskerearen normalizazinoa bultzatzea izango da erakunde barriaren zeregin nagusia. Bidearen hasikeran dagozala dinoe Aiaraldeko alkarteek eta asko dagoala egiteko. Lehentasunak, bi izango dira: Gazteak-kirola-astialdia ardatzean euskerea indartzea eta eskualdeko topaleku izatea, eragileen arteko sinergiak aprobetxetako.

Kontseiluko kideek ikusi ahal izan dabenez, 11 urtetik aurrerako gazteentzako astialdi-eskaintzarik ia ez dago euskeraz. Kirol jarduerak euskerea astialdian sartzeko abiapuntu aproposa izan leitekela uste dabe eragileek.

Ilusinoz ekin deutso Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseiluak bere ibilbideari. Erakunde publikoen inplikazinoa be ezinbestekoa izango dala uste dabe bultzatzaileek, finantziazinoa eta baliabideak lortze aldera. Euskera teknikariakaz berba egin nahi dabe eta Aiarako Kuadrilleari eta eskualdeko udalei dei egin deutsie laguntzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu