Nafarroako Gobernuak Durangoko Azokan parte hartuko dau 15 urte eta gero

Bizkaie! 2015-11-13 14:30   Kulturea

Hamabost urte igaro dira Nafarroako Gobernua Durangoko Azokan azken aldiz egon zanetik. 2000. urtea zan, eta Gobernu nafarrak erakuslehio bat izan eban Azokako edizino haretan. Ordutik, barriz, ez dau parte-hartzerik izan Azokan, eta hutsune hori bete guran, Gerediaga Alkarteak hainbat urtetan Nafarroako argitalpenak izeneko erakuslehioa antolatu eban, Nafarroan sortzen ziran lanak batuz.

Hamabost urte igaro dira Nafarroako Gobernua Durangoko Azokan azken aldiz egon zanetik. 2000. urtea zan, eta Gobernu nafarrak erakuslehio bat izan eban Azokako edizino haretan. Ordutik, barriz, ez dau parte-hartzerik izan Azokan, eta hutsune hori bete guran, Gerediaga Alkarteak hainbat urtetan Nafarroako argitalpenak izeneko erakuslehioa antolatu eban, Nafarroan sortzen ziran lanak batuz.

Bada, aurten Nafarroako Gobernuak barriro be presentzia izango dau Azokan. Gobernu nafarrak erakuslehio bat antolatuko dau, eta bertara hurreratzen diran lagunek hainbat argitalpen izango ditue eskura. Erakuslehioan egongo diran nobedade nagusiak honakoak izango dira: Javier Iturbideren Cuando las cosas hablan. La historia contada por cincuenta objetos de Navarra; Koldo Azkuneren Garatea; Matias Mugicaren Con letra aguda y fina. Navarra en los textos de Julio Caro Baroja; Pedro de Axular eta Blanca Urgellen Gero; eta hainbat egile dituan Nafarroa Julio Caro Barojaren begietan.

Horrezaz gan, Nafarroako Gobernuak Areto Nagusiko Gogoetaren plazan be parte hartuko dau. Hitzordua abenduaren 6an, 18:00etan, izango da, Etxea: kultur politika eta eragiletza izenburuko mahai-inguruan, eta Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuaren zuzendari Dori Lopez Jurio izango da ordezkaria. Barriketaldian honakoek be parte hartuko dabe: Maialen Beloki (Zinemaldia), Xabier Monasterio (Kafe Antzokia) eta Izaro Ieregi (Okela Sormen Lantegia).

Azokako inaugurazino ekitaldian be Nafarroako Gobernuko ordezkaritzea egongo da, Euskal Herriko beste erakunde publikoetako ordezkariakaz batera. Ekitaldia abenduaren 4an izango da, 19:00etan, San Agustin Kulturgunean.

Era berean, Nafarroako Gobernua aurtengo edizinoaren babesle publikoa be izango da, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta Kultura Ministerioagaz batera.

Gerediaga Alkarteak bere poza agertu nahi dau Nafarroako Gobernuak edizino honetan eskaini dauen babesagaitik, azken urteetan nabarmena izan baita Azokan Nafarroako Gobernuaren hutsunea (Azokearen lehenengo urteetan Nafarroak Azokan parte hartu eta bere babesa eskaini ebalako).

50. urteurrena mugarri legez hartuta, atzera begiratzeaz gan, Azokea aurrera begira be jarri da: hurrengo 50 urteetako historia idazten hasi gara. Azokearen etorkizunerako, beraz, ezinbestekoa da erakunde publikoen babesa eta konpromisoa, eta norabide horretan, pausu garrantzitsua da Nafarroako Gobernuak Azokan parte hartzeko eta Azokea babesteko hartu dauen erabagia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu