Euskal Selekzinoaren aldeko mendi martxea Algortan hasiko da aurten

Bizkaie! 2015-07-20 10:48

Urtero legez, Euskal Selekzinoaren aldeko martxeak Euskal Herriko parajeak zeharkatuko ditu abuztuaren hasieran. Aurtengo edizinoan, abuztuaren 1etik 8ra, Algorta eta Ziburu batuko ditue. Batez be kostatik joango da aurtengo ibilbidea.

Urtero legez, Euskal Selekzinoaren aldeko martxeak Euskal Herriko parajeak zeharkatuko ditu abuztuaren hasieran. Aurtengo edizinoan, abuztuaren 1etik 8ra, Algorta eta Ziburu batuko ditue. Batez be kostatik joango da aurtengo ibilbidea.

Euskal Selekzinoaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzea da mendi martxearen helburu nagusia. Dagoeneko 15. ekimenera heldu dira eta, aurten be, nahi daben persona guztiak konbidau ditue parte hartzera. Zortzi eguneko zeharkaldia  izango da, mendirik mendi, Algorta eta Ziburu, hau da, Bizkaiko eta Lapurdiko kostaldea lotzeko. Etapa bakotxean zazpi-zortzi ordu ibiltea aurrikusi dabe antolatzaileek.

Euskal Selekzinoaren aldeko mendi martxan parte hartzeko, aurretiaz izena emon behar da. Zeharkaldi osoa egin nahi dabenek, 200 euro ordaindu beharko ditue. 300 euro ordainduta, afaria eta bestelako erosotasun gehigarri batzuk lortu leitekez. Martxa osoa egin nahi ez dauenak, erdia egiteko edo etapa solteetan parte hartzeko aukerea be badauka, kasuan kasuan jagokon prezioa ordainduta.

Antolatzaileek gosaria emongo deutse partaideei. Ganera, etapa bakotxaren amaieran, dutxetako eta lo egiteko lekua egongo da, kiroldegi eta eskolak erabilita. Lo zakua eroatea ezinbestekoa da.

Lehenengo eta azkanengo egunetan, autobusak ipiniko ditu antolakuntzeak, partaideak euren etxeetara hurreratzeko. Mendi martxako arduradunek gogoratu eragin dabe, edonork parte hartu leikela, baina gitxieneko sasoia behar dala, zortzi egunez mendian gora eta behera ibiliko diralako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu