Astegoienean hasiko dira Omako Basoa ezagutzeko bisita gidatuak

Bizkaie! 2015-07-17 10:51

Bizkaiko Foru Aldundiak egunotan aurkeztu dau Omako Basoko bisita gidatuen kanpainea: barikuan hasiko dira bisitak, garagarrilaren 17an, eta irailaren 16ra arte egongo da aukerea. Ibilalditxuetan bisitariek Agustin Ibarrolaren hiru dimensinoko lana interpretetako modua izango dabe gidari baten bitartez.

Bizkaiko Foru Aldundiak egunotan aurkeztu dau Omako Basoko bisita gidatuen kanpainea: barikuan hasiko dira bisitak, garagarrilaren 17an, eta irailaren 16ra arte egongo da aukerea. Ibilalditxuetan bisitariek Agustin Ibarrolaren hiru dimensinoko lana interpretetako modua izango dabe gidari baten bitartez.

Omako basoa ezagutzeko bisitak bariku, zapatua eta domeketan eskainiko ditue, 12:00etan eta 17:00etan, gaztelaniaz, euskeraz eta ingelesez. Prezioa 3 eurokoa izango da, eta badago aukerea bisita hori Santimamiñeko bisiteagaz batera egiteko (6 euroan). Tarifa murriztuak eskaintzen dira erretirodun, ikasle eta adin txikikoentzat.

Sarrerak Santimamiñeko informazino zentroan (Basondo, z/g - Kortezubi) eskuratu daitekez, eta erreserbak, barriz, posta elektroniko honen bidez: santimamine@bizkaia.eus, edo telefono honetan: 94 465 16 57.


Omako Basoa, museo bat aire zabalean

Omako Baso Margotua Kortezubin dago, Santimamiñeko hatx-zulotik hur, bai eta Agustin Ibarrola artistearen etxetik hur be. Land art izeneko joera garaikidearen adierazpena da baso hau; korronte sortzaile hori sortu zan hirurogei hamarkadako azken urteetan, eta beraren helburua da artelana naturara eroatea, horretarako paisajea erabiliz marko, euskarri eta lehengai legez.

Obrea zugatz margotu batzuek osotzen dabe; zugatzok sakonerako maila desbardinetan dagoz, eta planootan irudi geometrikoak, giza irudiak eta animalienak erakusten dira. Margoetako batzuk, izan be, leku jakin batzuetatik bakarrik ikusi daitekez, eta lekuotan hainbat enborren irudiek irudi bakarra eratzen dabe.

Kontuak kontu, esan daiteke bisitari bakotxak bere obrea eregiten dauela, zelan-eta ikuspegi desbardinakaz jokatuz, bidezidor batetik edo bestetik ibilita, edo norabide desbardinetara begira jarrita.

Argibide gehiago, hemen.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu