XXIII. Euskal Encounterrek segundoko 40 giga eskainiko ditu, konekzino abiadurea bikoiztuta

Bizkaie! 2015-07-14 11:57

XXIII. Euskal Encounter informatika eta bideojoko zaleen topaketea garagarrilaren 23tik 26ra bitartean izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakusketa gunean, eta, Euskaltelen teknologiari esker, Interneteko konekzino abiadurea bikoiztu eta erabiltzaileek segundoko 40 giga izango ditue.

XXIII. Euskal Encounter informatika eta bideojoko zaleen topaketea garagarrilaren 23tik 26ra bitartean izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakusketa gunean, eta, Euskaltelen teknologiari esker, Interneteko konekzino abiadurea bikoiztu eta erabiltzaileek segundoko 40 giga izango ditue.

Antolatzaileek adierazo dabenez, Europako party zaharrenetakoa da Euskal Encounter. Horren erakusgarri, ordu eta erdi baino gitxiago behar izan ditue aurten zaleek 4.096 jesarlekuak beteteko; igazko errekorra oso nabarmen gainditu dabe, lau ordu behar izan zituelako lekuak agortzeko.

Garagarrilaren 23tik 26ra BECen egingo dan topaketeak alkarren artean konektautako 4.096 ordenagailuko sare erraldoia izango dau, 35.000 metro koadroko azalera batean. Lau egunetan zehar, etenik bako jarduerea izango da, dozenaka ekintza eta lehiaketagaz.

Hain zuzen, hori da gizarteagaz, personakaz eta euren ideakaz konektetako helburua dauen Euskaltel Konekta Fundazinoaren asmo nagusietakoa. IKTen erabilerearen testuinguruan, personen, enpresen eta ekimenen arteko hartu-emonak sortu eta sustatzeko helburua da nagusi, kolektibo desbardinei zuzendutako ekintza ugari antolatu eta sustatzen ditualako. Jente gehien mobilizetan dauen ekitaldietako bat da Euskal Encounter, dibersinoa, kolaborazinoa, formakuntzea eta ekintzailetzea bateratzen dituan ekimena, azaldu dabe.


Berbaldiak eta prestakuntzea

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen (SPRIren bitartez) diru-laguntzino eta babesari esker antolatutako egitasmoa da Euskal Encounter.

Aurten, publikoari edegitako berbaldien egitarau zabala izango da, danetariko gaiakaz: domotikea, 3D inprimagailuak, txikiei zuzenduriko robotikea; bideojokuak eta hezkuntzea; hegaldi profesionalaren simulazinoa; edo merkataritza elektronikoaren lege betebeharrak.

Era berean, ekintzaile teknologikoei zuzendutako prestakuntza jarduerak be izango dira, euren proiektuak martxan jarri deiezan laguntzeko. Izan be, Euskal Encounter, 23 urteotan, enpresa eta negozio ekimen askoren haztegi bilakatu da, networking eta partaideen artean sortutako harremanen bitartez.

Lehiaketen eta aisialdiaren atalean, EuskaltelGazteaKopa jokatuko da, on line eta bertan, FIFA 15 bideojokuaren inguruan. Futbol Profesionaleko Ligearen barruan gogokoen daben euskal taldeakaz jokatzeko aukerea izango dabe parte-hartzaileek. Athletic, Real, Eibar eta Alaves taldeetako zaleek hartuko dabe parte norgehiagokan. Hasierako faseko sailkatuak, talde bakotxeko 12 jokalari onenak, aurrez aurre izango dira partyan bertan jokatuko dan final handian.

Azkenik, parte-hartzaileen interesa piztu dauen beste nobedade bat Occulus Survival Horror Experience izango da. Errealidade birtualeko betaurrekoen bitartez, esperientzia ikaragarria bizi ahal izango dabe hurreratzen diranek, alien isolation dalakoen eskutik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu