Asteon egingo dira Nafarroako eta Gipuzkoako Eskolarteko finalak
2015-04-22 14:39 BertsolaritzeaNafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoa izango da aurten, apirilaren 24an, Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean jokatuko dana. Arratsaldeko 19:00etan hasita, 10 bertsolari gaztek hartuko dabe parte: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu).
Ikasturtea amaitzeagaz batera datoz Eskolartekoak; 15-18 urteko gazteek hartzen dabe parte. Aurten, danetara, 112 gaztetxu ibili dira kantuan, herrialdeetan eskainitako 11 kanporaketa saioetan.
Nafarroako Eskolarteko finala bariku honetan izango da Iruñean. Era berean, gipuzkoarrek be asteon egingo dabe euren finala, domekan izango da Irunen, Bertso-eskolen Egunagaz batera. Arabako hitzordua izango da hurrengoa: maiatzaren 23an, Kanpezun. Azkenik, bizkaitarrek eta Xiberoa, Lapurdi eta baxenabarrek bagilaren 6an egingo dabe, Bertso-eskolen Egunean.
Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean antolatuta, 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoa izango da aurtengoa, apirilaren 24an, Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean jokatuko dana. Arratsaldeko 19:00etan hasita, 10 bertsolari gaztek hartuko dabe parte: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu).
Saioa ikusteko sarrerea dobakoa izango da eta bertsoaldien ostean kopaua eskainiko da alkartean bertan.
Ainara Ieregi aurkezleak gidatuta, honakoa da gazteek egin beharko daben lana:
1. fasea. 10 bertsolari
- Hasierako agurra.
- Gai orokorragaz bertso bat osotu.
- Lau oinak emonda bertso bat osotu.
- Berbea emonda bertso bat osotu.
2. fasea. 4 bertsolari
- Binaka, gaia emonda, bina bertso zortziko txikian.
- Banaka, lehen puntua emonda bertso bat zortziko txikian.
- Binaka, gaia emonda, hiruna bertso koplatan.
Lehen bi postuak eskuratzen dituenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dabe. Euskal Herriko finala eta jaia bagilaren 27an izango da, Orion.
Lehia formatuko ekimen honegaz batera, Eskolartekoa, ikasturtean zehar egiten diran bestelako ekimenen bildumea da: bertso-kopauak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak, bertsopaper lehiaketea… Ikasleek bertso-eskoletan landutakoa jentaurrean erakutsi ahal izateko, euren artean harremanak sendotzeko, hurrekoak bertsozaletzeko, ahozkotasuna eta euskerea klasetik kanpo lantzeko aukerea emoten daben egitasmoak dira Eskolartekoa osotzen dabenak.
Gaur egun 18 urtetik beherakoen 20 bertso-eskola eta 170 ikasle dagoz Nafarroan. Hamar irakaslek gidatuta, eskola orduz kanpo ondorengo herrietan lantzen da bertsolaritzea: Lesaka, Bera, Etxalar, Igantzi, Doneztebe, Ituren, Erratzu, Leitza, Lekunberri, Betelu, Altsasu, Iruñea, Barañain eta Lizarran.
Eskolartekoaren antolatzaileak Nafarroako Bertsozale Alkartea eta Ikastolen Alkartea dira, Zaldiko Maldiko alkartearen laguntzinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!