Antonio Casado da Rochak 'Islandiera ikasten' olerki liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2015-02-11 10:47   Kulturea

Azkenengo lau urteotan idatzitako poemak batu ditu Antonio Casado da Rochak errenteriarrak Islandiera ikasten (Utriusque Vasconiae) lanean, 66 danetara, lau ataletan banatuta. Islandierea eta euskerea lotu ditu, eta metafora lez erabili, besteak beste, hizkuntzen bizitzaz eta historiaz berba egiteko.

Orain lau urte kaleratu eban euskerazko lehenengo lana, Esku ezkerraz. Poema bilduma haretan, argitaratu barrian lez, euskalduntze prozesuaz jardun eban. Dana dala, Islandiera ikasten-en ez da hain agirikoa. Lehenengoaren jarraipena dala be esan dau egileak, nahiz eta oraingoan gehiago ausartu dan.

Lau atal ditu liburuak: Donostian dantzari, Bihotz barnetegian, Laba/Lurra eta Urruneko barnetegian. Islandiera ikastearen ingurukoak agiri dira lehenengo zatian, izan be Casado da Rochak egotaldia egin eban herrialde haretan bertako hizkuntzea ikasteako. Edozelan be, islandierea eta euskerea metafora lez ulertzeaz aparte, beste metafora batzuk be topau daitekez testuetan, berbarako, barnetegia eta Korrika.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu