Fernando Amezketarra gogoan, 'Garai hura gara' ikuskizuna dakarre Andoni Egañak eta Xabier Lizasok
2014-09-19 12:55 BertsolaritzeaAndoni Egañak eta Xabier Lizaso piano-joleak Garai hura gara lana aurkeztu dabe bart Donostian. Musika Hamabostaldian Amezketan aurkeztutako lana dago oinarrian eta XVIII. mendeko eta XIX. mende hasierako kultur-jokeren barri emon nahi nahi dabe egileek: Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kulturea zelan bizi zan egunotara ekartea dogu helburu.
Andoni Egañak eta Xabier Lizaso piano-joleak Garai hura gara lana aurkeztu dabe bart Donostian. Musika Hamabostaldian Amezketan aurkeztutako lana dago oinarrian eta XVIII. mendeko eta XIX. mende hasierako kultur-jokeren barri emon nahi nahi dabe egileek: Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kulturea zelan bizi zan egunotara ekartea dogu helburu, eta sorkuntza-adierazpide askotarikoaren bitartez azaldu nahi geunke hori. Lankurena izan da lan barriaren produkzinoa eta Mikel Mariskal zuzendaria izan da aurkezpenean.
Aurtengo urrian beteko dira 250 urte Fernando Amezketarra jaio zala eta urteurren bera da Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zala, bere helburu nagusietako bat Ilustrazinoa Euskal Herrira ekartea zalarik. Egañaren esanetan, garai haretako Euskal kulturgintzea Europako abanguardiagaz harreman estuan egoan, eta horren lekuko jo dau, berbarako, Europako orduko konposatzailerik sonatuenen obrak Arantzazun entzun ahal izatea. Bi munduen arteko loturea da ikuskizunera ekarri dabena: Pernando eta bere garai-inguruaren mundua eta Ilustrazinoaren haizeak ekarren munduaren artekoa. Bertso aldetik, Fernandorenak ez eze, bere garaikoenak be erabili nahi izan ditu Egañak: Txabalegi eta Zabala, Izuelako artzaina, Juan Inazio Iztuetaren bertsoak… Horrexek dira hain zuzen aurkezpenean kantau dituenak, Kontxesirenak. Musikearen aldetik, Xabier Muniberen (Peñafloridako Kontea) lana nabarmendu dau Xabier Lizasok. Musikari emonkorra ez eze, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailetakoa bera eta Euskal Herrian zientzia eta artearen alde lan mardula egina. Haren konposizinoak be entzun ahal izango dira Garai hura gara emonaldian.
Mikel Mariskal Lankuko arduradunak nabarmendu dau Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren alkarlanak bidea egin dauela eta Bi arreba emonaldiak izan dauen arrakastea azpimarratu dau. Garai hura gara lanaren harira, adierazo dau, bertsoz eta musikaz gozetako aukeraz gan, geure iraganean sartzeko aukera parebakoa eskaintzen dauela eta eskertu egin dau sortzaileek ahalegin hori egitea. Horrezaz gan, azaldu dau Lankuren lana sortzaileen lana zabaltzen laguntzea dala eta helburu horretan kokatu dau proiektu barri hau be.
Estreinaldia urriaren 4an, Beran
Garai hura gara lana Beran estreinauko dabe, kultur etxean 19:30ean. Hortik aurrera abenduaren 3an, Portugaleteko Santa Clara Kultur etxean ikusi ahal izango da, 19:30ean; eta
urtarrilaren 24an, Markina-Xemeingo Uhagon Kultur etxean, 19:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!