Jean Echenozen '14' nobelea euskeratu dau Gerardo Markuletak

Bizkaie! 2014-07-04 11:05   Kulturea

Meettok argitaletxeak kaleratu barri dau Jean Echenoz idazle frantsesaren 14 bere nobela barria. Lehen Mundu Gerrara doazen lau gizon gazteren istorioa kontetan dau; hamabost egunerako doazelakoan lau urte egingo ditue frontean.

Meettok argitaletxeak kaleratu barri dau Jean Echenoz idazle frantsesaren 14 bere nobela barria. Lehen Mundu Gerrara doazen lau gizon gazteren istorioa kontetan dau; hamabost egunerako doazelakoan lau urte egingo ditue frontean. Emakume bat be agiri da istorioan, lau mutiletako bat noiz bueltauko dan itxaroten dagoana.

Personaia historikorik ez dago liburua, baina jazoera historiko baten inguruan eregi dau kontakizuna Echenozek. Dokumentazino lan handia egin dau, dana dala, egileak, eta datu ugari sartu dituela nabarmendu dau Gerardo Markuleta itzultzaileak. Ez da nobela belikoa, nahiz eta gerrea dan protagonista nagusia; batez be, gerrearen kontrako alegatua dala uste dau Markuletak.

Idazle frantsesaren azkenengo lau nobelak euskeratu ditu Gerardo Markuletak: Ravel, Lasterka, Tximistak eta 14. Meettok etxeak argitaratu ditu danak. Maurice Ravel musikaria, Emil Zatopek korrikalaria eta Nicola Tesla asmatzailea dira lehenengo hiruretako protagonistak, eta trilogia bat osotzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu