Euskerearen arnasguneak tailerra Lekeition
2014-03-10 13:35 Euskerea berbagaiArnasguneek euskerearen normalizazino prozesuan daben garrantziaren jaube izanik eta, aldi berean, gune geografiko euskaldunetan atzemon dan distensino eta kontzientziazino falteak sortutako ardureaz jaubetuta, horreetan eragiteko asmoz, arnasguneen tailerrak diseinau ditue Kontseilua, Bertsozale, EHE, Emun, Topagunea eta UEMA erakundeek.
Lekeitio euskerearen arnasgunea da, soziolinguistikan gero eta gehiago erabilten dan kontzeptua da arnasgunea. Eguneroko bizitzan euskerea nagusi dan espazioak edo guneak dira. Espazio soziofuntzionalak (familia, ikastetxea, lantokia…) edo espazio geografikoak (herriak..) izan daitekez. Normalizazino prozesuaren gakoetako bat euskerearentzat espazio horreek eskuratzea da. Arnasgune geografikoen artean UEMAko herriak dagoz. Herriotan euskaldun pilaketa handia izanik (biztanleen % 70etik gora), euskerea modu naturalean transmitiduten da eta euskerea lasai berba egin daiteke. Halan da be, azken aldian ardurea sortu da herri horreetako euskerearen egoereagaz.
Kontuak kontu, arnasguneek euskerearen normalizazino prozesuan daben garrantziaren jaube izanik eta, aldi berean, gune geografiko euskaldunetan atzemon dan distensino eta kontzientziazino falteak sortutako ardureaz jaubetuta, horreetan eragiteko asmoz, arnasguneen tailerrak diseinau ditue Kontseilua, Bertsozale, EHE, Emun, Topagunea eta UEMA erakundeek.
Tailer horreek bi saiotan banatzen dira. Lehen saioan arnasguneei buruzko lanketea egiten da, bideo baten bidez zer diran eta euren garrantzia aditzera emonez. Hori ikusita, parte-hartzaileek egunerokoan euskeraz biziteko trabak identifikau eta horreek gainditzeko herri mailako dinamika bat abiatzeko lehen pausua emoten da. Bigarren saioan, normalizazino prozesuetan giltzarri diran elementuen aurkezpena egiten da, baita herri mailan eragiteko aintzat hartzeko esparruak zehaztu. Ariketa hori eginda, lehen saioan identifikau ziran hutsuneak gainditzeko parte-hartzaileen arteko ekimen lan bateratua bideratzen hasten da, denporeagaz eragile aktibo taldea sortu guran.
Bi tailer izango dira bada Lekeition. Lehena, astebarruan, eguaztenetan, martiaren 12an eta 19an, 18:00etatik 20:00ra. Bigarrena, asteburuetan, martiaren 15ean eta 22an, goizez 11:00etatik 13:00era. Biak Kultur Etxean egingo dira. Lekeitio, euskerearen arnasgunea danez, beharrezkoa da euskeraz biziteko trabak identifikau eta horreek gainditzeko herri dinamika bat eratzea. Beraz, eta herriko euskalgintzatik abiatuta, tailer hau akuilu izango da herritarren kontzientzian eragin, eta herrian diran zailtasunen jaube izanik, zailtasun horreei komunidade lez aurre egiteko. Tailerra Goizane Arana, Arnasguneetan adituak emongo dau. Aranaren berbetan, 'Hizkuntza batek, garatuko bada, ezinbestean bera nagusi dan esparruak behar ditu. Euskaldunok esparru guztietan euskeraz egin ahal izateko guneak izatea ezinbestekoa da, horrek emongo deutsolako bizi-indarra hizkuntzeari, eta horreek zaindu eta zabaldu ezean akabo euskerearen etorkizuna. Aldi berean gune geografiko horreetan kontzientziazino faltea igarten da eta horretan eragitera gatoz'.
Dagoeneko zortzi herritan emon ditue tailerrak: Orion, Araitzen, Markinan, Goizuetan, Bergaran, Zarautzen, Getarian eta Baztanen. Persona ugari bertaratu da tailerrotara eta aurrera begirako proposamen zehatzak egin dira guztietan. Hutsune horreei nork erantzun beharko leuskien be proposatu da eta hurrengo baterako hitzorduak jarri ditue, hasitako bideari jarraipena emoteko.
Atzemondako hutsuneen artean, gehien agertu diran eremuak ondokoak dira: administrazinoa (Lanbide, bake epaitegiak, Osakidetza, hezkuntza ordezkaritzea...), ostalaritza-merkataritzan ahoz zein idatziz, eremu informalean gaztelaniarako joerea (gurasoak, gazteak...), herritik kanpora atera eta gaztelaniaz hastea.
UEMAren eta tokiko euskalgintzearen arteko alkarlana ezinbestekoa da tailerrotan: bai tailerraren edukiak aurrez konpartiduteko, baita tailerra abiatzea erabagi ezkero tailerraren antolaketa lanetan parte hartzeko (tokia lotu, konbidapenak bialdu, tailerraren zabalkundea egin interesekoa dan guneetan, dinamizazinoa zehaztu...). Behin tailerrak amaituta, bertatik eratorriko dan lan taldearen dinamizazinoa tokiko euskalgintzeari jagoko, UEMAgaz bat egiteko aukerea egonik ideak eta proposamenak jasoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!