Donostia Kulturak euskal musikariak sarituko ditu Adarra Sariagaz

Bizkaie! 2014-03-06 17:40   Musikea

Donostia Kulturak Adarra Saria sortu dau, euskal musikearen alorrean jardun dauen artista baten ibilbidea eta lana autortzeko. Sari hori urtero emongo da Victoria Eugenia Antzokian, bagilaren 21ean, Musikearen Europako Egunean.

Donostia Kulturak Adarra Saria sortu dau, euskal musikearen alorrean jardun dauen artista baten ibilbidea eta lana autortzeko. Sari hori urtero emongo da Victoria Eugenia Antzokian, bagilaren 21ean, Musikearen Europako Egunean.

Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura arduradunak eta Miguel Martin Donostia Kulturako Musika arloko arduradunak emondako prentsaurrekoan azaldu dabe saria eskultura bat izango dala eta Donostia Kulturak Marijose Recalde artista iruindarrari egin deutso sariaren garaikurra egiteko enkargua. Lana irudi neutro bat da, adar bat dauena, musikearen jatorria iradoki guran, adarrak natureagaz eta jatorrizkoagaz dauen zerikusia tarteko.

Zehatz esateko, Adarra Sariaren bidez euskal musikearen garapenean eta bilakaeran eragin garrantzitsua izan daben artisten ibilbide musikala saritu nahi dau Donostia Kulturak.

Esangura horretan, ondorengo alor honeetan egindako ekarpena balorauko da, baina ez honeetakoa bakarrik: euskal folkloreko pieza tradizionalak berreskuratzea eta eguneratzea; bere jatorrizko piezak herri kantutegira gehitzea; euskal musikako beste interprete batzuengan eragina izan dauen estiloa sortu izana; beste musika estilo batzuekazko lankidetzea eta eragiteko moduak edegitea; artista belaunaldi barriei laguntzea eta belaunaldien arteko lan arloak edegitea; eta bere lana Euskal Herritik kanpora zabaltzea.

Sariaren irabazlea erabagiteko, Donostia Kulturak, urtero, Aholkularitza Batzorde bat eratuko dau eta tartean izango dira musika kritikariak, tokiko kulturearen ordezkariak eta Donostia Kulturako bertako kideak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu