Blogetan! Euskal Blogarien Topaketea Bilbon egingo da martiaren 6an
2014-02-18 10:06Blogetan! lehiaketearen sari banaketa ekitaldia datorren martiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, egingo da Bilboko Euskararen Etxean, eta sariak banatu aurretik, blogen inguruko jardunaldi bat izango da egun osoan zehar, Blogetan! Euskal Blogarien Topaketea, hain zuzen be, Azkue Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

Blogetan! lehiaketearen sari banaketa ekitaldia datorren martiaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, egingo da Bilboko Euskararen Etxean, eta sariak banatu aurretik, blogen inguruko jardunaldi bat izango da egun osoan zehar, Blogetan! Euskal Blogarien Topaketea, hain zuzen be, Azkue Fundazinoko iturriek jakinarazo dabenez.
Jardunaldia Iurdana Acasuso Azkue Fundazinoko zuzendariaren agurragaz eta aurkezpenagaz hasiko da. Ondoren, blogen ikuspegia marko teoriko batetik aztertuko dau Gorka Palazio Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikus-entzunezko Teknologietako katedradunak.
Jarraian, Blog arrakastatsuak eta euskeraz oso anitzak dira atalean, adibide batzuk ikusteko aukerea izango da, protagonisten eskutik zuzenean, euren esperientzia kontatuz: Imanol Epelde (Etxepare Rap eta 27 zapata blogak); Oier Peñagarikano (Itsumustuan bloga); Amaia Nicholson eta Ibai Etxarte (Hazitegia bloga); eta 31eskutik.com (EIZIEren egitasmoa).
Era berean, blogak enpresa eta marketin ikuspegitik aztertuko ditue Lucas Aisa zaragozarrak, sarean Calvo con Barba ezizenagaz ezaguna. Aisa marketinean eta sareko estrategietan aditua da, eta sozial media gaia maisutasunez jorratzen dau bere blogean: calvoconbarba.com.
Jarraian mahai-inguru bat egingo da; blogak gaitzat hartuta, hainbat euskal blogari izango dira blogen errealidade barria eta euskereak dauen presentzia aztertzen. Zehatz esateko, Marijo Deograciasek, Maite Goñik, Juanra Madariagak eta Haritz Rodriguezek hartuko dabe parte, Gorka Bereziartua moderatzaile dala.
Azkenik, Blogetan! blog izarren bila lehiaketearen sari banaketa ekitaldia hasiko da, arratsaldeko 18:00etan, eta jardunaldia amaitzeko, kopaua eta networkin saio bat izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!