Martxan dira Harrapazank eta Sortuzank ekimenak, Bilbon

Bizkaie! 2014-02-18 10:09   Euskerea berbagai

Harrapazank programearen bederatzigarren edizinoa ipini barri dau abian Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak. Parte-hartzaileen kopurua inoizko handiena da: Harrapazank eszena egitasmoan 95 taldek emon dabe izena, danetara 345 lagunek, eta Sortuzank tailerretan 200 gazte dagoz.

Harrapazank programearen bederatzigarren edizinoa ipini barri dau abian Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak. Parte-hartzaileen kopurua inoizko handiena da: Harrapazank eszena egitasmoan 95 taldek emon dabe izena, danetara 345 lagunek, eta Sortuzank tailerretan 200 gazte dagoz.

Euskerearen erabilerea gazteen artean sustatu, esperientzia positibo eta parte-hartzaileen bitartez gazteen motibazinoan eragin eta gazteen gustuko ekintza erakargarriak eskaintzea dau helburu Harrapazank ekimenak. Edizino honetan be, sare sozialak erabiliko ditu atzera be gazte bilbotarren komunidadea sendotzeko. Halanda ze, Euskera Zuzendaritzeak Euskaltzaleen Topaguneagaz batera antolatutako programeari buruzko informazino zehatza eta egokitua ipini dau ondoko helbidean: www.harrapazank.com. Norabide biko komunikazinoa eragin gura dabe antolatzaileek, gazteak parte-hartzaile pasiboak izatetik aktibo izatera pasau daitezen.

Gazteen gustu, eskaera zein merkatu joeretan oinarritutako egitaraua atondu dabe. Izen-emotea webgunearen bidez bakarrik egin ahal izango da.

Harrapazank Eszena programeari jagokonez, adin tarteen beharrak eta nahiak hobetzeko adin-talde bi bereizi ditue: 9-13 urte artean (Harrapazank Junior) eta 14 eta 18 urte bitarteko gazteak (Harrapazank Senior). Sormena eta talentua ezagutzera emoteko tarte honetan, gazteek -aurten 345 izango dira- taldean landutako ikuskizunak aurkezteko aukerea eukiko dabe —danetara 95 talde batu dira-. Kategoria bakotxeko 1.000 euroko bonu saria jasoko ditue.

Antzerkia, jantzea, musikea, bakarrizketak, txisteak, bertsoak… ezagutzera emoteko castingak ondoko aretoetan egingo dira: Bilborocken, martiaren 24, 25, 26 eta 27an, 17:30etik 20:30era; eta, martiaren 29an, 11:00etatik 14:00etara. Taldeek 3-5 minutu izango ditue euren lanak aurkezteko.

Finalak apirilean jokatuko dira. Harrapazank senior galea, apirilaren 12an egingo dabe, Bilborocken,19:00etan; eta, Harrapazank junior galea, hilaren 13an, 18:00etan, Bilborocken bere.

Sortuzank egitasmoaren bigarren edizinoa da aurten. Sekula baino tailer gehiago eskainiko dira. Igaz izandako arrakastea ikusita, saio bat baino gehiago antolatu dira, zehaztu eben arduradunek. Gazteen sormen gaitasuna bultzatzea dabe helburu lantegiek. Alde teorikoa eta praktikoa landuko dabe, eta besteak beste, argazkilaritzea, txalapartea, dj, graffitia, cupcake gozoak eta bitxiak egiten ikasiko dabe.

Hemen, banan-banan, tailer bakotxaren egutegi eta ordutegia:

- Argazkilaritza tailerra: zezeilaren 19an eta 20an (18:00-20:00) Ibaiondoko Udaltegian, La Bolsan (Pelota kalea, 10).

- Txalaparta tailerra: zezeilaren 21ean (18:00-20:00) Bilborock aretoan (Mesedeetako Kaia, 1).

- DJ tailerra: zezeilaren 18an eta 24an (18:00-20:00). Basurtuko Udaltegian (Zankoeta, 1).

- Graffiti tailerra: zezeilaren 25ean (18:00-20:00) Euskalduna zubipean.

- Cupcake tailerra: zezeilaren 26an (18:00-20:00) Deustuko Udaltegian (Agirre Lehendakaria 42).

- Bitxigintza tailerra: zezeilaren 27an (18:00-20:00) Abandoko Udaltegian (Barrainkua, 5).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu