Unesco Etxeak 'Emon minutu bat ogiaren alde' ekimena dakar 2013ko Giza Eskubideen egunaren harian

Bizkaie! 2013-12-10 12:14

Gaur, abenduak 10, Unesco Etxeak 2013ko Giza Eskubideen eguna ospatuko dau Elikadurarako Eskubidearen aldeko sensibilizazino ekintza bategaz. Ekintzaren helburua gizartean kontzientzia zabaltzea eta eragina izatea da. Horretarako ogia banatuko da, elikadurearen irudi sinboliko legez.

Gaur, abenduak 10, Unesco Etxeak 2013ko Giza Eskubideen eguna ospatuko dau Elikadurarako Eskubidearen aldeko sensibilizazino ekintza bategaz. Ekintzaren helburua gizartean kontzientzia zabaltzea eta eragina izatea da. Horretarako ogia banatuko da, elikadurearen irudi sinboliko legez.

Ekintzara hurreratzen diran lagunek, bideo batean parte hartzeko aukerea izango dabe eta hor euren erreakzinoak eta eretxia jasoko dira. Ekintza eta bideoa, Nazino Batuek Giza Eskubideen eguna ospatzeko bultzatzen dituen ekintzen artean dagoz.

Sensibilizazino ekintza honek Bizkarra markearen laguntzinoa izango dau. Okindegi eta gozotegi markearen ezaugarri bat, ogia elikadurearen oinarri lez sustatzea da, hau da, kanpainearen helburu bardina.

Kaleko ekintzaz gan, Unesco Etxeak minutu bateko lanen ikus-entzunezko lehiaketa bat antolatu dau, Emon minutu bat ogiaren alde izenekoa. Lehiaketea Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dau. Bideoak aurkezteko epea, 2014ko urtarrilaren 14rarte zabalik egongo da.

Danon eskubidea da erregulartasunez, iraunkortasunez eta askatasunez elikadura egokia eta nahikoa eskura izatea. Elikadureak herri bakotxaren kultur ohiturakaz bat egin behar dau eta baita bizitza, gizabanakoena zein taldearena, ona eta duina bermatu be.

Unesco Etxeak gizartea ohartarazo nahi dau, miloeka personek egunero munduan zehar bizi behar daben egoereari buruz, izan be, askoren elikadurarako eskubidea urratuta dago. Horrezaz gan, persona guztiok bardinak garela aldarrikatu nahi dogu eta eskubide eta betebehar berberak doguzala elikadureagazko. Inork ezin leike eskubide hau urratu eta guztion betebeharra da eskubide hau babestea, batez be urratzen dan leku horreetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu