Euskal Fondoak 'InAurora' Topaketea egingo dau Bilbon, bere 25. urteurrena ospatzeko
2013-12-10 09:34Euskal Fondoa, Euskal Herriko Lankidetza Deszentralizaturako koordinazino eta laguntzarako alkarteak 25 urte bete ditu garapenerako nazinoarteko lankidetzearen arloko ekimenak antolatzen, eta, urteurrena ospatzeko, In Aurora topaketea egingo dau martitzen honetan, abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean hasita, Bilboko Alondigan.

Euskal Fondoa, Euskal Herriko Lankidetza Deszentralizaturako koordinazino eta laguntzarako alkarteak 25 urte bete ditu garapenerako nazinoarteko lankidetzearen arloko ekimenak antolatzen, eta, urteurrena ospatzeko, In Aurora topaketea egingo dau martitzen honetan, abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean hasita, Bilboko Alondigan.
Topaketan, Erdialdeko Amerikan eta Mendebaldeko Saharan egindako alkartasunezko eta lankidetzako proiektuak aurkeztuko dira, ikus-entzunezkoen bidez. Giro atseginean, Euskal Fondoaren helburu nagusietako bat indartuko dau ekitaldiak, hau da, herritarrak jaubetzea Iparraren eta Hegoaren arteko desoreken iturriez eta ondorioez.
Martitzeneko emonaldien artean, Nikaraguako Katia Cardenalek emongo dauena azpimarratu dabe Euskal Fondotik, ibilbide artistiko oparoa dauen kantautore hegoamerikarrak Euskal Fondoaren proiektu batean be parte hartu dauelako, Aurora dokumentaleko abestia eginez. Dokumental horrek -Triesten egiten dan Zine Latinoamerikarreko Jaialdiko generoaren arloko saria irabazi dau- genero indarkeriaren biktima dan Guatemalako Alta Verapazeko q'eqchi etniako emakume baten egoera bidebakoa erakusten dau.
Horrezaz gan, ondoko honeek be parte hartuko dabe topaketan: Villabonako Oinkari jantza-taldeak; Garazi Esnaola pianisteak; Mungiako eta Galdakaoko musikari bik osotzen daben Zukut Txalapartariek; eta La Niña Hilo talde nafarrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!