'Lehen hitza Euskaraz' kanpainea abiarazo dabe Enkarterrin ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko

Bizkaie! 2013-10-29 09:43   Euskerea berbagai

Urrian 200 bat liburuxka banatzen dabilz Enkarterriko ostalaritza-establezimendu guztietan. Horreetan, honako honeek ikasi edo birpasau ahal izango dira, besteak beste: euskeraz agurtu, zelan kobrau, eta pintxoen, plater konbinatuen, errazinoen, ogitartekoen eta edarien karta zabala. Holan, ostalariak zerbitzu hobea eskainiko deutse gure gizartean gero eta ugariagoak diran bezero euskaldunei.

Balmasedako Udalak eta Enkarterriko Mankomunidadeak bat egin dabe Lehen hitza Euskaraz kanpainea antolatzeko. Liburuxka bat argitaratu dabe, eta helburua da Enkarterriko ostalaritza-establezimenduetako langileak animetea euskerea erabili deien euren bezeroakaz. Horretarako, oinarrizko hiztegia eta taberna zein hoteletan egunero erabilten diran esaldi eginak eskaintzen dira, bezeroakaz erabilteko, nahiz eta hizkuntzea ondo jakin ez.

Urrian 200 bat liburuxka banatzen dabilz Enkarterriko ostalaritza-establezimendu guztietan. Horreetan, honako honeek ikasi edo birpasau ahal izango dira, besteak beste: euskeraz agurtu, zelan kobrau, eta pintxoen, plater konbinatuen, errazinoen, ogitartekoen eta edarien karta zabala. Holan, ostalariak zerbitzu hobea eskainiko deutse gure gizartean gero eta ugariagoak diran bezero euskaldunei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu