Garabide alkarteak 'Hezkuntza-Euskararen berreskuratzea IV' lana aurkeztu dau
2013-07-16 14:50 Euskerea berbagaiOrain dala lau urte abiatutako egitasmoaren laugarren atala aurkeztu barri dau Garabide alkarteak, Hezkuntza-Euskararen berreskuratzea IV liburua eta dokumentala, hain zuzen be. Alberto Barandiaran lanaren egileak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak aurkeztu eben beharra bart arrastian, Eibarko UEUren egoitzan.
Orain dala lau urte abiatutako egitasmoaren laugarren atala aurkeztu barri dau Garabide alkarteak, Hezkuntza-Euskararen berreskuratzea IV liburua eta dokumentala, hain zuzen be. Alberto Barandiaran lanaren egileak eta Andoni Barreña Garabideko presidenteak aurkeztu eben beharra bart arrastian, Eibarko UEUren egoitzan.
Lan honen aurretik beste hiru ale kaleratu ditu Garabidek: Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk, Hizkuntzen estandarizazioa-Euskararen berreskuratzea II, eta Hedabideak-Euskararen berreskuratzea III. Honeek lez, laugarrena be, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez argitaratu dabe. Euskerearen bizibarritze eta funzino berreskuratze-prozesua azaltzeko material sistematizatuaren premineari erantzun nahi deutso, egileek azaldu ebenez.
Bost atal nagusi ditu liburuak: Irakaskuntzearen egoerea munduan; Euskal eskolarantz; Curriculuma; Eleaniztasuna helburua; eta, Zelan antolatu irakaskuntza eredu bat. Alberto Barandiaranek koordinau dau lana, eta euskalgintzako nahiz antzeko zereginean dabilzan hainbat personek be parte hartu dabe. Amaia Antero, Julen Arexolaleiba, Miren Artetxe, Andoni Barreña, Kristina Boan, Itziar Elortza, Xabier Garagorri, Eneritz Garro, Aldegundo Gonzalez, Iñaki Gonzalez, Viviana Elortza, Itziar Idiazabal, Urko Kolomo, Xabier Manterola, Onintza Munduate, Inma Muñoa, Gualberto Quispe, Uri Ruiz Bikandi, Pili Sagasta, Jon Sarasua, Matilde Sainz, Pablo Suberbiola eta Cesar Telegario izan dira parte-hartzaileak.
Liburuagaz batera atondu daben hogei minutuko DVDan ikastola txiki bateko eskola egun bat jaso dabe. Argiak produzidu dau, eta errealizazino lana Maialen Sarasuak egin dau.
Euskerearen berreskurapenaren esperientzia erreferente bihurtu da hainbat hizkuntza komunidadearentzat. Hizkuntza gitxituek, behin hilzorirako bidea hartzen dabenean, nekez egiten dabe atzera, bizibarritze prozesu batean sartzeko, eta ezinbestean, hil egiten dira, azaldu eben egileek. Eta ganeratu eben: Gurea moduko berreskuratze kasu dokumentatuak ez dira ugariak, eta merezidu dau egindako ibilbideari kasu egitea, inori bidean argi egiteko balio deutso be.
Garabide euskalgintzearen eta hizkuntza gitxituak dituen munduko beste komunidadeen arteko zubi lana egiteko sortutako alkartea da. Formazino eta kapazitazino proiektuak, esperientzien truke-programak, aholkularitza proiektuak eta autorizazino proiektuak egiten ditu Garabidek. Euskalgintzako erakundeen eta aimara, ketxua, mapuzugun, edo hizkuntza maien alde lanean dabilzan erakundeen arteko alkarlana bultzatuz, jatorrizko hizkuntza eta kulturak berreskuratzeko zubigintzan lan egiten dau Garabidek orain dala bost urtetik.
Liburua euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez irakurri gura izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!