Irrati euskaldunak gaur Eusko Legebiltzarrean egon dan eztabaidearen aurrean

Euskal Irrati Zerbitzuak Sl Antxeta Irratia Araba Irratia Eta Justuri Irratia 2013-06-27 15:47

Eusko Jaurlaritzeak 2012an abiatutako 34 irrati lizentzien lehiaketan, euskeraz emitiduteko erreserbetan hainbat lizentzia eskuratu zituen 4 euskerazko irratik sinatzen dogu ohar hau: Euskal Irrati Zerbitzuak SL, Antxeta Irratia, Araba Irratia eta Justuri Irratia, hain zuzen be.

Eusko Jaurlaritzeak 2012an abiatutako 34 irrati lizentzien lehiaketan, euskeraz emitiduteko erreserbetan hainbat lizentzia eskuratu zituen 4 euskerazko irratik sinatzen dogu ohar hau: Euskal Irrati Zerbitzuak SL, Antxeta Irratia, Araba Irratia eta Justuri Irratia, hain zuzen be.

Gaurko egunean, Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu dan legez besteko proposamenaren harira, ondokoa adierazo nahi dogu:

1) Prozesu guzti honetan babesik barik eta gitxietsiak sentiduten gara. Lehiaketea bertan behera geratzea euskereari, euskerazko irratigintzeari eta dialaren aniztasunari kalte besterik egiten ez deutson erabagi bat zala ulertzen genduan eta ulertzen dogu. Horregaitik hartutako erabagi haren kontra helegite bana aurkeztu genduan Eusko Jaurlaritzan bertan, Gobernu barriak gure irakurketeagaz bat etorriko zalakoan. Eretxi horrek babes zabala jaso eban euskalgintzako eragile desbardinen aldetik, martiaren 26an Andoaingo Martin Ugalden alkarregaz egin genduan prentsaurrekoan ikusi zan lez. Ganera, 34 lizentzia horreen judizializazinoa ez emoteko biderik egokiena dala uste dogu.

2) Erakunde horreek adierazo ebenez, lehiaketan aurreikusita egoan euskerarako erreserbea gainditu eban behin-behineko lizentzia banaketeak eta egun Madrildik emitiduten dan dial erdaldunean aniztasun handiagoa bermatzen eban irrati modeloei jagokenez.

3) Aurreko Eusko Jaurlaritzeak (Patxi Lopezen Gobernuak) lehiaketea bertan behera ixteko hartutako erabagiak, irregulartasunez beteriko prozesua erabat lokazten dauela uste dogu, interes politiko partidista hutsak gailenduz euskerearen eta dialaren aniztasunaren gainetik.

Halan da be, gaur gaurkoz eta 3 hilebetetan zain egon ondoren, Eusko Jaurlaritzea geugaz olgetan dabilela uste dogu. Isiltasun administratiborik egongo ez dala adierazoten daben bitartean, hileak aurrera doaz ezelako erantzunik jaso barik, mueta honetako helegiteak erantzuteko epeak erabat gaindituta dagozalarik gaur egun.

Horren ondorioz, eta ikusita Eusko Jaurlaritzearen aldetik dagoan ardura eza, gutako batzuok epaitegietan helegitea jartera egure burua behartuta ikusi dogula adierazo nahi dogu. Jaurlaritzeak ezarri deuskun isiltasun administratiboaren aurrean, gure entzuleen interesak eta euskerazko esparru komunikatibo demokratikoagoa babesteko ikusi dogun neurri bakarra izan da.

Irregulartasunez betetako prozesu honetan gure babesbakotasuna agirikoa da eta hartutako erabagiak ezelako oinarri juridikorik ez dauela uste dogu.

Horregaitik, urteak emongo dituan prozesu judiziala ebitetako, diala segurtasun ezan sartu ez daiten eta euskerazko irratiek legalidadetik kanpo lan egiten jarraitu ez deien, lasaitasunez, Eusko Jaurlaritzeari, barriro eskatzen deutsagu: Lehiaketea, irregulartasunak hasi ziran momentutik berrartu daiala. Hortik aurrerako prozesua bete eta proiekturik onenei irrati frekuntziak banatzea bermatuz, jakina, lehiaketako oinarrietan aurreikusitako euskerazko proiektuentzako erreserbea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu